«Diru gehiago izanda txirrindularitzari bultzada handiagoa emango genioke»

Inaki_Telleria

Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz elkarteko lehendakaria da Iñaki Telleria (Itsasondo, 1974). Izenak dioen bezala bi gurpilen kirola indartzea dute helburu. Txirrindu eskola bultzatzeko beraien «eskuetan dagoen guztia» ari dira egiten, baina hala ere «guk nahi baino gehiago dago egiteko». Diru falta dute arazo nagusia: «Diru gehiago izanez gero bultzada handiagoa emango genioke».

Ze zaletasun dituzu?
Gurpildun kirolak: motoak, txirrinduak, autoak…

Txirrindulari bat.
Miguel Indurain, bestela gure eskuetatik pasa diren hainbat, bai profesionaletara iritsitakoak nahiz bidean geratutakoak.

Pelikula bat.
Montxo Armendarizen Tasio.

Liburu bat.
Lance Armstrongen Mi vuelta a la vida.

Musika talde edo abeslari bat.
La Polla Records edo Evaristo.

Abesti bat.
La Pollaren No somos nada.

Janari bat.
Txokolatea.

Edari bat.
Coca Cola.

Oporretarako leku bat.
Familiarekin egoteko edozein herri lasai.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Alaba eta semea.

Zeri diozu beldurra?
Ezinduta geratzeari.

Goierriko txoko bat.
Murumendi ingurua.

Herriko alkate bazina…
Ez dut uste buruhauste horretan sartuko nintzatekeenik.

Itsasondon biziko ez bazina…
Goierriko herri txikiren batean. Edo Getarian, emaztea bertatik ekartzea lortu dut, baina…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>