«Ordiziarra naizen arren, aramartzat ere badut nire burua»

Asier_Mu_agorri_aramarra

Asier Muñagorri (Ordizia, 1984) maitasunagatik joan zen Aramara bizitzera: «Emaztea aramarra dut, ama ere bai, gure baserria ere Araman dago. Ordiziarra naizen arren, aramartzat ere badut nire burua», dio. Arkitektura ikasketak egin zituen Donostian eta Zehark Studio sortu zuen beste bi lagunekin batera 2011n, Donostian. Ekintzaile izatea ez dela erraza dio, baina «norberarentzat lan egitea bezalakorik» ez dagoela uste du. Bertsozalea ere bada afizioz, «baina nahiago dut besteen bertsoekin gozatu».

Zein zaletasun dituzu?
Musika, bertsolaritza, egunkaria irakurtzea…

Liburu bat.
Oteizaren Quosque Tandem eta Xalbadorren Odolaren mintzoa.

Musika talde bat.
Kuraia.

Abesti bat.
Gure bazterrak, Laboarena.

Janari bat.
Antxoak, eta amonaren tripakiak.

Edari bat.
Ardoa eta garagardoa.

Oporretarako leku bat.
Autokarabanarekin, edozein.

Goierriko txoko bat.
San Juan Iturri.

Amets bat.
Euskal Herri euskalduna.

Zerk sortzen dizu irribarrea?
Albiste on batek.

Gorroto duzuna.
Faltsukeria eta hipokresia.

Aramako alkate bazina?
Herritarrengandik gertu egoten eta udalaren kudeaketa on bat egiten saiatuko nintzateke.

Araman biziko ez bazina.
Edozein herri euskaldunean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>