Ikurrina, taloa eta Reala sakelako telefonoan

 

Euskalmoji

fP8BbOB-YgIOShthwglZlo-yKi03w9ez1sanZtsZ9lWshliXC4c3Z_trCNsxYS063ds=h900Gertatu al zaizu inoiz emoji baten bila hasi eta zuk nahi zenuen hori adierazteko egokirik bilatu ez izana?  Whatsapp eta Telegram bezalako mezularitza zerbitzuei esker oso ezagunak egin dira emoji edo emotikonoak, baina orain arte, oso zaila zen gertuko gauzen inguruko irudi edo sinboloak bilatzea. Lau gaztek osatutako proiektu batek konponbidea jarri nahi izan dio horri, Euskalmoji euskal emotikonoak biltzen dituen aplikazioa.

Sortzaileek azaldu dutenez, zerbitzua doakoa da eta mezularitza zerbitzuetan (Whats-app, Telegram…) eta sare sozialetan (Facebook, Twitter, Instagram…) erabil daiteke.  Lehen bertsioan 60 emotikono jaso dituzte 6 taldetan banatuta: futbol taldeak, euskal jaiak, gastronomia, tradizioa, pertsonaiak eta euskal esaerak. Lehen egunetan, «oso harrera ona» izan du proiektuak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>