Iragarki eta albiste sexistak salatzeko APP-a

Begira_APPaKomunikabideetan, kalean nahiz sare sozialetan ikusten diren iragarki eta albiste sexistak salatzeko aplikazioa garatu du Emakundek. Begira du izena, eta herritarrek kexak bidaltzeko bideak erraztu nahi dituzte. Izaskun Landaida zuzendariak azaldu duenez, orain arte horrelako kexak telefonoz, posta elektronikoz edo sare sozialen bidez jasotzen zituen Emakundek. Aplikazio berri honekin, herritarrek sakelakotik bertatik kexak nahiz argazkiak bidaltzea lortu nahi dute.

emakunde.euskadi.eus

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>