«Legorreta oso herri bizia da, ia astebururo antolatzen da zerbait»

Jose_Luis_Arnedo__Rubio_
Orain dela 11 urte iritsi zen Legorretara Jose Luis Arnedo ‘Rubio’ (Alegia, 1967) bere familiarekin, Aldaieta jubilatuen elkartearen tabernako ardura hartuta. 17 urterekin hasi eta ia 40 egin arte Alegiako tabernetan lan egin zuen, «Legorreta oso herri bizia da, Alegian festetan bai, baina hemen urte guztian bizi gehiago dago, ia astebururo antolatzen da zerbait».

Ze zaletasun dituzu?
Garai batean arrantza, orain… paseatzea. Bestela etxetik lanera eta lanetik etxera bizi naiz.

Pelikula bat.
Cadena perpetua.

Musika talde bat.
Barricada.

Abesti bat.
Los Secretosen Ojos de gata.

Janari bat.
Sagardotegiko txuleta on bat.

Edari bat.
Ardoa.

Oporretarako leku bat.
Beti aitaren jaioterrira joaten gara, Errioxako Cabretonera.

Amets bat.
Honela jarraitzea beste 30 urtean, orain oso ondo bizi naiz.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Hiru seme alaba ditugu, lehen biak zesarea bidez jaio ondoren hirugarrena, era naturalean, nola jaio zen ikustea momentu zoragarria izan zen.

Zeri diozu beldurra?
Emaztea edo seme-alabak ni baino lehen hiltzeari.

Zerk sortzen dizu irribarrea?
Oraindik ere, emaztearekin juerga on bat egiteak.

Herriko alkate bazina…
Ez dut horretarako balio.

Legorretan biziko ez bazina…
Honelako herri txikiren batean, garrantzitsuena norekin bizi zaren da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>