Bulgur entsalada aljeriarra

Bulgur_entsalada_aljeriarr

Osagaiak

  • Bulgurra
  • Tomatea
  • Azenarioa
  • Ilarrak
  • Artoa
  • Oliba beltzak
  • Tipula

Atondua egiteko

  • Baratxuria
  • Oliba olioa
  • Menta
  • Limoi zukua

Prestaketa

Bulgur kopuru bakoitzeko bi kopuru ur irakiten jarri. Irakiten hasten denean sua itzali eta bulgurra gehitu. Ez dago egosi beharrik, baizik eta hidratatu egin behar da.

Tomatea, azenarioa eta tipula txikitu. Artoa, ilarrak, oliba beltzak eta bulgurra gehitu.

Atondua

Atondua prestatzeko baratxuria, oliba olioa, menta eta limoi zukua nahastu. Entsalada jan baino ordu erdi lehenago atontzea komeni da, zapore gehiago har dezan.

Nahi izanez gero uztai batean moldatuta aurkez daiteke. Gainetik bitxilore hazi pixka bat ere bota dakioke kurruskari ukitua emanez.

Zer da bulgurra?

Bulgurra gari txikitua da. Lurrunetan egosi, txikitu eta lehortutako garia da.

Otordu orekatuak eta toki lasaia Aramako ostatuan

Aramako_OstatuaHerriko plazan bertan dago Aramako Ostatua, leku lasaian. Jatetxeko arduradun Ane Otegi eta Haritz Urretabizkaia beraien bidea urratzen joan dira, eta bilakaera horretan, elikadura orekatuaren aldeko apustua egiten ari dira gaur egun.

Aramako ostatuan sukaldaritza ulertzeko duten moduan, elikadura orekatua naturatik ahalik eta gertuen dagoen produktua eskaintzea da. Gertutasun horrek fisikoa izan behar du, ahalik eta gertuen ekoitzitako jakiekin lan eginez; baina, baita lan egiteko moduen ere, jaki horiek ahalik eta gutxien elaboratuz. Honela elikagai bakoitzak berez duen zaporea nabarmendu nahi dute, gehiegizko elaboraziotatik ihes eginez; besteak beste, ahalik eta azukre, gatz edo olio gutxien erabiliz. Aldi berean, elikagaien gertutasunak garaiko produktuak erabiltzea dakar.

Oreka ez elikaduran bakarrik, jatera doan familiaren edo lagun taldearen barruan ere oreka bilatzen dute, bakoitzaren neurrirako janaria eskainiz, arrautza eta patata frijituak txistorrarekin jan daiteke, baita janari makrobiotikoa edo beganoa ere.

Uda garaian asko lan egiten dute paella eta fideuarekin. Horiek aurretik eskatu behar dira eta jendea elkartzeko aitzakia ona ematen du.

Umil lan egitea dute ardatz, bai prezio aldetik eta baita jantokiaren soiltasunetik ere. Familia artean edo lagun artean lasai egoteko tokia da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>