«Idiazabalen bizi naiz aitonarekin, bertan baitaukagu gure gaztandegia»

Olatz_AranburuOlatz Aranburuk (Zerain, 1991) Nekazaritza ingeniaritzako ikasketak egin zituen Iruñean. Karrerako urte bat Santiagon (Txile) egiteko aukera izan zuen. Gurasoak artzainak ditu. Bera ikasketak amaituta Idiazabalera joan zen bizitzera, aitonarekin, «bertan baitugu familiako gaztandegia», azaldu du, J. Aranburu gaztandegia, hain zuzen. Gaztandegian, gazta egiteaz gain, bisitak ere hartzen dituzte, eta dioenez, «jendearekin dugun hurbileko hartu-eman hori oso gustuko dut». Familiako enpresa izateak alde onak eta txarrak dituela uste du, baina norberarentzat lan egitea bezalakorik ez dagoela.

Zein zaletasun dituzu?
Mendira joatea eta korrika egitea.

Musika talde bat.
Berri Txarrak.

Abesti bat.
Xalbadorren heriotzean.

Janari bat.
Ilarrak.

Edari bat.
Garagardoa.

Oporretarako leku bat.
Mendia edo hondartza duen edozein leku.

Goierriko txoko bat.
Larraitz.

Amets bat.
Australiara joatea.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Hego Amerika ezagutzeko aukera izatea.

Zeri diozu beldurra?
Heriotzari.

Zerk sortzen dizu irribarrea?
Ingurukoak eta ni ongi ikusteak.

Gorroto duzuna.
Faltsukeria.

Herriko alkate bazina…
Ez nintzateke izango.

Zerainen biziko ez bazina?
Euskal Herriko kostaldeko edozein herritan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>