Igartza auzoan festa eta dantza

Igartzako_dantzarien_kofraBeasaingo Igartza-Loinatz auzoan festak dituzte asteburuan; dantzarien protagonismo bereziarekin.

Beasaingo Loinatz futbol zelaiaren ondoko aparkalekua festaleku bihurtuko da asteburuan. Gaur, 18:00etan botako dute danbatekoa eta ondoren, buruhandiak aterako dira. 18:45ean, Linaje magoa eta 19:15ean Igartza-Loinazko VIII. Ardo dastaketa izango dira. 22:30ean, Pho-Bo, Bullet Proof Lovers eta Kol-p taldeek kontzertua eskainiko dute.

Bihar, 11:00etan, haurren jolasekin hasiko dute eguna. 12:00etan apar festa izango da eta 12:30ean Igartzako Dantzarien jarduna izango da Igartzako Monumentu Multzoan. 13:00etan, poteoa egingo dute Beti Berandu txarangak alaituta. 16:00etan, mus txapelketa jokatuko da eta 16:45ean patata tortilla lehiaketa hasiko da. Tortillak egiten ari diren bitartean, 17:00etan, Hijos de Martin y Loinaz taldeak haur antzerkia eskainiko du eta 17:30ean Aiko musika taldearekin erromeria izango da Igartzan. 19:00etan, txingak eta sokatira saioak egingo dituzte Beti Berandu txarangak lagunduta. Eguna amaitzeko, 20:00etan poteoa, herri afaria mozorroturik, mozorro lehiaketa eta karaokea izango dituzte.

Igandean, azkenik, 11:00etan puzgarriak, 12:00etan apar festa, 12:30ean Laguntasuna Errondaila, 14:30ean paella erraldoia, 17:00etan Gelo Fuentesen bakarrizketak, 18:30ean buruhandiak eta 19:00etan trikipoteoa antolatu dituzte.

Bihar ehun dantzaritik gorako katea osatuko dute Igartzako Dantzariek

Igartzako Dantzarien Kofradiaren egun handia izango da biharkoa. Udaletxetik Igartzara bitarteko ezpata dantzarien segizioa luzea izango da aurten gainera, 100 dantzari baino gehiagok parte hartuko baitute. Horrez gain, Kataluniako Rubi herriko Esbart Dansaire taldea lagun izango dute. 40 dantzarik eta musikarik osatzen dute taldea eta Kataluniako talde zaharrenetakoa da, 1923an sortua.

Egun osoko egitaraua antolatu dute biharko. 12:00etan Bandera jasotzea egingo dute udaletxean eta ondoren, plazatik Igartzarainoko segizioa egingo dute. 12:30ean, ezpata dantzarien eta Rubiko dantzarien saioak izango dira. 14:30ean Igartzako jauregian bazkaldu eta 17:30ean, erromeria egingo dute Aiko taldearekin Igartzako jauregiaren inguruko zelaietan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>