«Emakumeentzako aldaketa garaia bazetorren, eta egoera hobetu egin da»

Maixa-Olano-1

Badira 21 urte Maixa Olano (Gaintza, 1976) CAFen lanean ari dela. Garai hartan albistea izan zen, bera baitzen CAFen tailerrean lan egin zuen lehen emakumezko soldatzailea. Orduko oroitzapen «oso onak» ditu, «inguruko gizonezkoak laguntzeko nituen, oso ondo hartu ninduten».  Egoerak hobera egin duela dio: «Emakumeentzako aldaketa garaia bazetorren, eta  hobetu egin da azken 20 urte hauetan».

Gainean ditugu Gaintzako festak, zein duzu ekitaldi kuttuna?
Mozorro afaria eta sagardo dastaketa.

Ze zaletasun dituzu?
Mendia, orokorrean, oso gustuko dut.

Liburu bat.
Bat esatearren Paulo Coelhoren El alquimista.

Musika talde bat.
Urgabe.

Abesti bat.
Mikel Laboaren Gogo eta gorputzaren zilbor hesteak.

Janari bat.
Etxeko tomate entsalada.

Edari bat.
Garagardoa.

Oporretarako leku bat.
Mendi aldean gustura ibiltzen naiz, hemen eta atzerrian.

Amets bat.
Lanera joan beharrik ez izatea.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Duela urte asko lagun batek oparitutako postala.

Zerk sortzen dizu irribarrea?
Etxeko bi txikiek.

Goierriko txoko bat.
Alotzako gaina.

Herriko alkate bazina…
Fundamentu gehiago beharko nuke…

Gaintzan biziko ez bazina…
Zapoa izaten jarraitu behar!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>