Sialoterapia; listuaren terapia

Garbiñe EtxanizGauza jakina da elikagaiak asko mamurtu behar direla eta listuarekin ondo nahastu, liseriketa behar bezala joan dadin eta nutrienteen aprobetxamendua ezin hobea izan dadin. Baina listua hizpide hartuta, botika ezin merkeagoa eta eskuragarriagoa dela esan dezakegu.

Gure listua funtsean ura da (%99), baina beste hainbat sustantzia interesgarri ere baditu, oinarrian liseriketa egiten, elikagaiak metabolizatzen eta ahoa osasuntsu izaten laguntzen dutenak.

Sustantzia horien artean hiru dira bereziki interesgarriak hainbat arazo arintzeko eta gorgutza sendatzeko.

  • Bikarbonatoa: bakteriek eragindako korrosioa gutxitzen du.
  • Lisozima: mikrobio patogenoen aurka egiten du.
  • Inmunoglobulinak: horien artean opiorfina, morfinak baino 6 aldiz gaitasun analgesiko handiagoa duena.

Orain arte esandakoagatik, guztiz ulergarria da animaliek listua erabiltzea mina arintzeko eta zauriak sendatzeko. Animaliek senez egiten dute, guk ordea datu zientifikoak behar izaten ditugu naturaren jakinduriaz eta indarraz ohartzeko.

Ahoko zauriak, adibidez, gorputzeko beste leku batzuetan egindako zauriak baino 6 aldiz azkarrago ixten dira, eta gainera, listuari eskerrak, ez da orbainik geratzen.

Listuaren balio terapeutikoari buruzko azterketa eta baieztapenak ugariak dira, besteak beste hauek:

  • San Bartolome Ospitalea: Nigel Benjamin medikuak dio zauriak miazkatzea animalientzat bezain onuragarria dela pertsonentzat. Mediku horrek egindako azterketan ikusi zuen listuak duen sustantzia boteretsuenetako bat nitritoa dela; eta nitritoa oxido nitrikoa bihurtzen da bakterien aurka egiteko duen gaitasunagatik, horregatik zauriak, ebakiak, erredurak eta urratuak babesten ditu.
  • Pasteur Institutua: 2006an zientifikoek opiorfinaren gaitasun analgesikoa aurkitu zuten, morfinarena baino handiagoa zela ere konturatu ziren gainera.
  • Amsterdamgo Unibertsitatea: listuak histatinak izeneko proteina batzuk zituela aurkitu zuten; proteina horrek gaitasun handia du zelula epitelialen migrazioa aktibatzeko eta zikatrizazioa azkartzeko azalean.
  • Floridako unibertsitatea: listuak nerbioen hazkuntza faktorea (NGF) izeneko proteina bat duela aurkitu zuten, eta horri eskerrak azaleko zauriak aipatu faktorerik gabe baino askoz azkarrago zikatrizatzen dira.

Orokorrean, esan dezakegu listuak ezaugarri hauek dituela:

  • Analgesikoa.
  • Zikatrizantea.
  • Antibakterianoa.
  • Koagulatzailea.
  • Zelula-birsortze azeleratzailea.

Listuaren erabilera hauek ere jaso izan dira:

  • Eztarrian erretasuna sentituz gero, aplikatu listua eztarriaren kanpoko aldean eta lepoan, kopetan eta kokotean.
  • Hagineko min handiarekin,  eman listua aurpegian, mina sentitzen den alderdian; baita belarri atzean eta lepoan ere.
  • Hanka azpian mina sentituz gero, eman listua bi hanketan.
  • Afonia izanez gero, eman listua zilborrean.
  • Intsektuen ziztadarentzat eman listua, buztina.
  • Begiko arazoentzat hartu goizeko listua ahotik tantaz tantako batekin eta bota begietan, ikusmena argitu eta hobetzeko. Amak haurraren begiak garbitu ditzake bere listuarekin.

Egia esan, zientziak ez du frogatu listuaren sendatzeko gaitasuna, baina Aulo Cornelio Celsok esan zuenez, «ez da egia, jatorrian, medikuntza aurrez planteatutako gaien ondorioa izan denik, gertakarien behaketatik sortu baita… eta horrenbestez, medikuntza ez da arrazoiketatik sortu, aitzitik, arrazoiketa ondoren etorri da…».

Sialoterapiari buruz gehiago jakin nahiz izanez gero, Andres Amado Zuno Arce-ren liburua irakur dezakezu, ¿Que cura la saliva y por que?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>