Trikitilarien eta mojen kalea

ElizkaleAste honetako argazkia joan zen mendearen erdialdekoa da. Zumarragako kale garrantzitsuenetako bat ikusten da bertan: Elizkale.

Kale hau herriko zaharrenetakoa da. Bertan egon ziren Euxebio eta Goialde tabernak eta bertan sortu zen Zumarragako Trikitixa. Suediako telebistak 1963an Zumarragako Trikitixari buruz grabatu zuen pasartea, Euxebio tabernan grabatu zen, hain zuzen ere. 1970eko hamarkadan Elizkaleko etxe zaharrak bota egin ziren eta berriak egin.

Argazkian mertzedariatarren eliza eta parrokia ondoko eraikina ere ikus daitezke. Mertzedariatarrek 100 urte baino gehiago daramatzate herrian eta parrokia ondoko eraikinean Itzalon zine zaharra egon zen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>