«Argazki batean Txindoki ikustean ‘hor bizi nahi dut!’ pentsatu nuen»

Maerose_PalmaLau urte dira Maerose Palma (Matanzas, Kuba, 1987) Zaldibian bizi dela. «Gipuzkoara bidali ninduten lanera. Etxe asko ikusi ondoren, argazki batean Txindoki ikustean «hor bizi nahi dut!» pentsatu nuen. Zaldibian fruta-denda ireki du eta oso gustura dago herritarrek egin dioten harrerarekin; «gainera, Goierriko mango eta ahuakate hoberenak ditut».

Ze zaletasun dituzu?
Familiarekin mendira joatea,  dantzatzea.

Pelikula bat.
La vida es bella.

Liburu bat.
Momentu honetan, euskarazko hiztegia.

Musika talde bat.
Buena Fe kubatarra. Gatibu ere bai, Alex Sarduirekin flipatzen dut.

Abesti bat.
Mikel Laboaren Gure bazterrak.

Janari bat.
Congris arroza eta platano frijitua.

Edari bat.
Sagardoa eta rona.

Oporretarako leku bat.
Edozein leku, baina hondartzarekin.

Amets bat.
Mugarik ez egotea ez fisikorik, ez mentalik, ez eta herrien artekorik ere.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Aurten gazte festetan dantza kubatarren ikasleek egin didaten koadroa, nire herriko argazkiarekin eta bertso batekin.

Zeri diozu beldurra?
Sugeei.

Goierriko txoko bat.
Osinberde .

Herriko alkate bazina…
Astean egun bat dantzarako izendatuko nuke.

Zaldibian biziko ez bazina…
Zaldibian aurkitu dut nire txokoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>