«Entrenatzaileek merezi dute Zegaman pilotari profesional bat ateratzea»

Iban_Matxinandiarena

Gipuzkoako eskuz binakako finala jokatuko du gaur Iban Matxinandiarenak (Zegama, 1996) Elizegirekin batera, Tartaloetxe elkartea ordezkatuz. Emaitza onak lortzen ari den arren, aurretik ere esana du errematean hobetu beharra duela; «eta horretan ari naiz, behin eta berriro errepikatuz».

Lorpen handienak lau t’erdian lortu dituzu. Hori al da zure modalitatea?
Baietz esango nuke, baina bikoteka ere oso gustura aritzen naiz.

Zer da zuretzat pilota?
Gehien gustatzen zaidan kirola.

Pilotari bat.
Beñat Azketa.

Pilotaleku bat.
Iruñeko Labrit.

Zein zaletasun dituzu?
Kirola, egun pasa joatea eta parranda.

Pelikula bat.
Espias.

Musika talde bat.
Gatibu.

Abesti bat.
Gatiburen Euritan dantzan.

Janari bat.
Entsalada.

Edari bat.
Sagardoa.

Oporretarako leku bat.
Peñiskola.

Amets bat.
Zegaman pilotari profesional bat ateratzea, entrenatzaileek merezi dute.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Amonak oparitutako lepokoa.

Zeri diozu beldurra?
Lesionatzeari.

Goierriko txoko bat.
Aizkorri.

Zegaman biziko ez bazina…
Ezin dut neure burua beste inon irudikatu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>