Goierriko zerbitzuak eskura

Goierriko_ZerbitzuakGoierriko zerbitzuen gida paperean ez ezik, sarean ere badago ikusgai. Diseinu berriarekin dator webgunea, eta sakelako telefonoetarako egokituta dago.

Goierriko Hedabideek zerbitzu gida berria argitaratu dute aste honetan, eta paperezko edi-zioarekin batera, webgunea ere berritu dute.  Goierriko 23 herrietako enpresa, erakunde, denda, jatetxe eta tabernen inguruko informazioa eskaintzen du goierrikozerbitzuak.eus atari berrituak.

Edukiak eguneratzeaz gain, diseinu aldetik aldaketa handia izan du webguneak. Mapari eta bilatzaileari eman zaio garrantzia. Hala, lehen pantailan mapa handi bat ageri da, eta bertan, Goierriko zerbitzu ezberdinen kokagunea ikus daiteke, lan arloaren arabera, kolore ezberdinetan banatuta. Norberak bere herriaren gainean zoom egin eta bertako komertzioak ikus ditzake, modu erraz eta ikusgarrian. Horrekin batera, bilatzailea ere hobetu da, eta komertzioak izenez ez ezik, arloka edo herrika ere bilatu daitezke. Menua ere garbia eta erabilterraza da; bederatzi atal nagusitan eta 68 azpiataletan dago banatuta.

Webgune berria gailu eramangarrietarako egokituta dago, eta ordenagailutik ez ezik, tabletetik edo sakelako telefonotik ere egin daitezke kontsultak.

goierrikozerbitzuak.eus

Goierriko Zerbitzuak gida 2013. urtean argitaratu zen aurrenekoz, eta papereko edizioarekin batera, webgunea ere sortu zen. 2015. urtean, bigarren edizioa argitaratu zenean, hainbat berrikuntza egin zitzaizkion atariari, eta ‘.eus’ izatera pasa zen. Aurten ere, paperezko gidaren hirugarren edizioarekin batera, webgunea ere goitik behera berritu dute Goierriko Hedabideek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>