«Emakumeok gizonek baino lan gehiago egin dugu beti baserrian»

Itziar_Sasieta_

Urretxuko Mendizabal baserrian jaio eta bizi da Itziar Sasieta (Urretxu, 1951). Haurra zela, 12 urterekin Urretxuko herrian aritu zen lanean familia bateko haurrak zaintzen. «15 anaia-arreba ginen, ama alargunduta zegoen eta etxean lagundu beharra zegoen». Segituan baina, baserrira itzuli zen, bertara ezkondu eta baserriko lanetan jardun du gaur arte. Santa Barbara baseliza zaintzearen ardura ere berea da, 20 urtetik gora daramatza lan horietan. Emakumeek baserrian gizonezkoek baino lan gehiago egin izan dutela uste du, «guk naturaltasunez bizi genuen, beti horrela izan baitzen».  Urretxuko eta Zumarragako udalek emakume baserritarrei eman zien Xera saria jaso zuen 2010ean  Zumarragako Euxebi Ormazabalekin batera guztien izenean.

Zein zaletasun dituzu?
Mendira joatea.

Liburu bat.
Lazkao Txikiren bertsoenak.

Musika talde bat.
Kupela.

Abesti bat.
Baserritik kalera, Kaxianorena.

Janari bat.
Bakailao frijitua.

Edari bat.
Txakolina.

Oporretarako leku bat.
Pirinioak.

Goierriko txoko bat.
Otzaurte.

Amets bat.
Santiago bidea egitea.

Urretxuko alkate bazina?
Baserritarren kezkei arreta gehiago eskainiko nieke.

Urretxun biziko ez bazina.
Hondarribian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>