«Ez nuen uste modeloa izango nintzenik, baina lan hau asko gustatu zait»

Jone_Irizar_modeloaJone Irizar (Urretxu, 1998) modeloak Linda España lehiaketa irabazi du. Lehiaketaren helburua modelo gazteak ezagutzera ematea da eta dagoeneko iragarki bat grabatzeko balio izan dio.

Nolatan hasi zinen modelo lanetan?
Duela bi urte Lilatoia ikustera joan nintzen, nire ahizpak parte hartzen zuelako. Boulebarretik nindoala, gizonezko batek gelditu egin ninduen eta ea modeloa nintzen galdetu zidan. Ezetz erantzun nion eta First Models agentziarekin lan egitea proposatu zidan. Ez zen lehen aldia. Bartzelonan gauza berbera gertatu zitzaidan. Bartzelonakoari ezezkoa eman nion, baina bigarrengoz gertatu zenean beharbada probatzea merezi zuela pentsatu nuen. Ez nuen uste modeloa izango nintzenik, baina mundu hau asko gustatu zait.

Norentzat lan egin duzu?
Gipuzkoa Modak antolatzen dituen desfileetan parte hartu dut. Donostian lan egin dut gehienbat, bertako marka eta dendentzat.

Herriko denda edo markaren batentzat lan egin duzu?
Linda España lehiaketara Leire Santillanen soinekoak eraman nituen. Kokteleko bi soineko eta galako beste bi soineko eraman behar nituen eta berak utzi zizkidan. Normalean agentziak esaten dit zein diseinatzailerengana jo, baina herrian diseinatzaile bat dugunez, berarengana jotzeko baimena eskatu nien. Oso gustura lan egin dut Leirerekin.

Lehiaketa askotan parte hartu al duzu?
Miss Turismo España lehiaketan ere parte hartu nuen. Miss Simpatia saria irabazi nuen. Saria irabazteak asko poztu ninduen, gainontzeko parte hartzaileek hautatu baininduten.

Nola joan zen Linda España lehiaketa?
Oso egun politak izan ziren. Lau egun eman nituen Marbellan. Argazki sesioak, elkarrizketak eta desfilea egin genituen.

Lehiaketa irabazteak at e asko irekitzea espero al duzu?
Hori espero dut. Dagoeneko iragarki bat grabatzeko balio izan dit.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>