Udazken eroa

Maquetación 1

Aste bete baino gehiago igaro da negua iritsi zenetik. Abenduaren 20an 17:28an sartu zen urtaro berria. Urte osoan zehar argi gutxien eta gau luzeena izan zuen egunarekin agur esan zion irailaren 22an, 22:02ean iritsi zen udazkenari, 89 egun eta 20 ordu eta gero. Neguak 88 egun eta 23 orduko iraupena izango du, martxoaren 20ra arte.

Meteorologiari dagokionez, urtaro nahasia izan da udazkena, tenperatura altuak izan direlako hasierako asteetan, udakoen pare, eta baita neguko hotzak ere. Elurra ere ikusi da urtaro horretan aspaldiko partez, eta euria, hain estimatua baita hemen ere, egin du, garai horretarako ohikoa den neurrietan, urria oso lehorretik joan bada ere. Horiek, laburtuta, Ordizia, Zegama eta Legazpiko Aemet eta Euskalmet meteorologia agentzietako neurketa puntuetan jasotako datuak.

Denetako tenperaturak

Elurra_Zumarragako_geltokiUdako azken egunetako joerari jarraituz hasi zen udazkena tenperaturei dagokienez, eta 30 gradu inguruan ibili zen lehen egunetan. Hala, iraileko azken egunetako tenperatura maximoa 31 graduraino iritsi zen Ordizian, eta Legazpin eta Zegaman oso gertutik ibili zen. Minimak, aldiz, ez ziren 11 gradutik jaitsi.

Urrian ere antzeko joera izan zen, eta udako tenperaturak neurtu ziren, irailekoen antzekoak. Hileko maximoak 30 gradu inguruan ibili ziren, urriaren 13an hain zuzen. Hala ere, tenperatura altuen eragile nagusia eta hilabete honetan ohikoa izaten den hego haizea ez zen haineste nozitu. Minimoak, aldiz, jaitsi egin ziren eta hileko tenperatura bajuenak 3 eta 6 gradu artekoak izan ziren.

Azaroan jaitsi ziren tenperaturak nabarmen, eta hilabete hasieran ikusi ziren lehen aldiz Goierriko mendi puntak elurtuta. Maximoak ez ziren 20 gradutik urruti ibili eta minimoa gehienak 10 gradutik behera geratu ziren, batzuetan 0 graduraino jaitsita.

Udazkenaren abenduko zatia izan da hotzena.  Egun horietan 0 gradutik beherako erregistroak jaso dira (-2,9 gradu neurtu ziren Zegaman abenduaren 3an), eta maximoak, aldiz, gehienak 10 gradutik beherakoak izan dira.

Urria, oso lehorra

Euriari dagokionez, udazkena ohi baino lehorragoa izan da, baina urtaro horretan botatakoa azken urteetako batez bestekora iristeko baliagarria izango da, eta 2017a ere, aurreko urteetan bezala, 1.300-1.400 litroko markarekin amaituko da. Hala ere, nabarmendu behar da urria oso lehorra izan dela, hilabete osoan 40 litro inguru besterik ez direlako jaso Ordizian (Zegaman lehorragoa izan da, eta 10 litro besterik ez ditu bota hil osoan zehar; Legazpin 23 litro).

Urriak irailean ezarritako joerari jarraitu zion, hura ere ez baitzen oso euritsua izan, normala den bezala. Urriko neurketak ziren normaltasunetik aldendu zirenak, ohi baino euri gutxiago egin zuelako. Azaroan bai, euria egin zuen, eta hilabete horretan jaso ohi diren 200 litro inguruak ere jaso ziren Legazpin, esaterako.

Abendua, azkenik, elurrarekin hasi da, eta lasaitu edarra eman zien horrek Goierriko urtegiei, ordurako ur maila dezente jaitsita zuten eta. Elurrekin eta euriarekin bere onera itzuli dira Barrendiola, Lareo eta Arriaran.

Elurra hilaren lehen egunetan egin zuen, eta herri altuenetako kaleak ere zuritu zituen, baita inguruko mendiak ere. Gustura hartu zuten goierritarrek estanpa hura, aspaldian ez zelako hainbeste elur ikusten.

Datozen hilabeteei begira, askoren desioa da negu tipikoa izatea, hau da, hotza eta elur gehiagorekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>