Asier Iriondo eta Aitor Calvillo

Asier Iriondo

Bete duzu Goierriko Hedabideek bidalitako inkesta? Deabruaren amama! Nik oraintxe bete dut. Zer zen hori? Azkeneko galderetara iritsi naizenerako bukatzeko gogoa hausnartuta erantzutekoari gailendu zaio.

Lehenengo paragrafo hori idatzita, minutu pare bat hartu ditut testuari berriz ekin aurretik. Karakteretan esanda, mila karaktere inguruko isilunea izan da. Patxada eta pazientzia ez ditut inoiz bertute izan, baina iruditzen zait saresozialetaratu garenetik, dezente urritu zaizkidala bata eta bestea. Iristen zaizkidan testuetan, laugarren lerrotik aurrerakoak, hirutik bat irakurtzen ditut saltoka; egunkarietako iritzi-artikuluetan, sarritan jotzen dut azkeneko paragrafora, tartekoak begi-kolpean pasata; jasotako bideoetan, gutxitan iristen naiz minutugarrenera, eta horrelakoxe abiaduran ari naiz atzera geratzen, aurre hartu nahita.
Pentsatu dut, beraz, ez dela inkesta izan luzea, astuna eta mamitsuegia. Neu bai, ordea, motza, arina eta azalekoa. Zer pentsatua ere ematen du, inkesta horretan, ni Iriondo-Calvillolagin-lagun izateak. Txioek txostenak ordezkatu dituzten garai honetan, zer bide egin dezakete hedabideek? Zer bide Goierriko Hedabideek?

Zuk erabaki nondik tira egin, Aitor, inkestako gaitik edo inkestaren gaitik.

Aitor Calvillo

Inkestarenetik hasiko naiz ba, oraingoan! Eta subjektibitate kontua izango da akaso, baina niri behintzat ez zait hain astun edota luzea iruditu. Mamitsua bai, ezbairik gabe! Posta elektronikoz jaso bezain laster bete nuen nik, aurretik iradokitako 10 minutuko tartetxo hori atsegin handiz eskainiz egitekoari. Akaso aurretik hausnarrean aritutako lan talde batean parte hartu izanagatik izango zen, baina hala egin nuen. Eta zinez diotsut, bertan proposatutako galderak bata bestearen atzetik irakurriz joan ahala, nire ase-nahia handituz joan zen. Gizarte eragile eta norbanakoek lan taldeetan proposatutako kezka, iradokizun eta galdera gehienak jasota zeuden inkestan eta lan taldeetako aipu, nahi eta gogo guztien isla ziren.

Inkestako gaia ere hor dago, ordea, eta ez da lan makala aurrera begira geratzen zaiguna. Goierriko euskarazko hedabideek nola egin aurre gizartearen egungo eskaerei? Tuiter, uasap, tuenti, feisbuk eta horrelakoen garai hauetara ere moldatu beharko dugula bai ala bai, ziur nago ni. Baina ez pentsa hain erraz utziko diogula papera eskuartean izateari, eh? Ni behintzat horren aldekoa nauk oraindik! Baina eskertzekoa izaten da momenturo eskualdean gertatzen ari den horren berri ahalik eta azkarren jakitea, eta hori ere guztiok ulertu beharrekoa da. Dohainik? Hala bada hobeto, baina izango da beste aukerarik, ziur!

Ea gu bezala inkesta bete duten guztion artean atarramentua ateratzen diogun egoera honi. Ezina ekinez egina!

Bete duzu Goierriko Hedabideek bidalitako inkesta? Deabruaren amama! Nik oraintxe bete dut. Zer zen hori? Azkeneko galderetara iritsi naizenerako bukatzeko gogoa hausnartuta erantzutekoari gailendu zaio.

Lehenengo paragrafo hori idatzita, minutu pare bat hartu ditut testuari berriz ekin aurretik. Karakteretan esanda, mila karaktere inguruko isilunea izan da. Patxada eta pazientzia ez ditut inoiz bertute izan, baina iruditzen zait saresozialetaratu garenetik, dezente urritu zaizkidala bata eta bestea. Iristen zaizkidan testuetan, laugarren lerrotik aurrerakoak, hirutik bat irakurtzen ditut saltoka; egunkarietako iritzi-artikuluetan, sarritan jotzen dut azkeneko paragrafora, tartekoak begi-kolpean pasata; jasotako bideoetan, gutxitan iristen naiz minutugarrenera, eta horrelakoxe abiaduran ari naiz atzera geratzen, aurre hartu nahita.
Pentsatu dut, beraz, ez dela inkesta izan luzea, astuna eta mamitsuegia. Neu bai, ordea, motza, arina eta azalekoa. Zer pentsatua ere ematen du, inkesta horretan, ni lagin-lagun izateak. Txioek txostenak ordezkatu dituzten garai honetan, zer bide egin dezakete hedabideek? Zer bide Goierriko Hedabideek?
Zuk erabaki nondik tira egin, Aitor, inkestako gaitik edo inkestaren gaitik.
Aitor Calvillo
Inkestarenetik hasiko naiz ba, oraingoan! Eta subjektibitate kontua izango da akaso, baina niri behintzat ez zait hain astun edota luzea iruditu. Mamitsua bai, ezbairik gabe! Posta elektronikoz jaso bezain laster bete nuen nik, aurretik iradokitako 10 minutuko tartetxo hori atsegin handiz eskainiz egitekoari. Akaso aurretik hausnarrean aritutako lan talde batean parte hartu izanagatik izango zen, baina hala egin nuen. Eta zinez diotsut, bertan proposatutako galderak bata bestearen atzetik irakurriz joan ahala, nire ase-nahia handituz joan zen. Gizarte eragile eta norbanakoek lan taldeetan proposatutako kezka, iradokizun eta galdera gehienak jasota zeuden inkestan eta lan taldeetako aipu, nahi eta gogo guztien isla ziren.
Inkestako gaia ere hor dago, ordea, eta ez da lan makala aurrera begira geratzen zaiguna. Goierriko euskarazko hedabideek nola egin aurre gizartearen egungo eskaerei? Tuiter, uasap, tuenti, feisbuk eta horrelakoen garai hauetara ere moldatu beharko dugula bai ala bai, ziur nago ni. Baina ez pentsa hain erraz utziko diogula papera eskuartean izateari, eh? Ni behintzat horren aldekoa nauk oraindik! Baina eskertzekoa izaten da momenturo eskualdean gertatzen ari den horren berri ahalik eta azkarren jakitea, eta hori ere guztiok ulertu beharrekoa da. Dohainik? Hala bada hobeto, baina izango da beste aukerarik, ziur!
Ea gu bezala inkesta bete duten guztion artean atarramentua ateratzen diogun egoera honi. Ezina ekinez egina!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>