Paisaiak aldatzen dira

Ikusle bat ‘Euskal Herria, paisaiak aldatzen’ erakusketa ikusten.

Ikusle bat ‘Euskal Herria, paisaiak aldatzen’ erakusketa ikusten.

Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoan ekainera arte ikusgai egongo da ‘Euskal Herria, paisaiak aldatzen’ erakusketa. 2005ean martxan jarritako proiektuak emandako uzta da. Aurki Iparraldeko irudiak gehitzeko asmoa daukate.

Zumalakarregi Museoan, Ormaiztegin, Euskal Herria, paisaiak aldatzen erakusketa ikusgai dago. Erakusketan XIX. mendeko euskal paisaien grabatuen ondoan egungo argazkiak jarri dituzte, denboran zehar egondako aldaketen erakusle.

Museoak proiektu hori martxan jarri zuela urte batzuk dira jada. Dagoeneko 4.000 bat grabatu bildu dituzte XIX. mendeko albumean. 2005ean erakusketa birtualak egiteari ekin zioten bildutako funts horiek guztiak ezagutzera emateko,  baina jarraipenik ez zioten eman. Lourdes Azpiazu Zumalakarregi Museoaren koordinatzaileak azaldu duenez, «azken urteotan aplikazioak asko aldatu dira eta proiektua ez zen merkea, bost hizkuntzatan ematen genuen informazioa».

Mappingalbum.net webgunearen bitartez bildutakoa beste era batera emateko modua aurkitu dute. «Grabatuetako paisaiak geolokalizatu ditugu Londresen 1863n argitaratutako Louis Lucien Bonaparteren mapan», dio. Puntuen jokoan, puntu gorriak garai bateko paisaiak dira eta berdeak egungoak; biak puntu beretik eginak. Egungoen bilketarako ikusleak gonbidatzen dituzte eta hala ari dira garai batekoak eta oraingoak biltzen. Orain, proiektuak jauzi berria egingo du Baionako (Lapurdi) mediatekak bere grabatuak gehituko dituelako.

XIX. mendeko eta egungo irudiak euskarri fisikora pasatu izanaren emaitza da Ormaiztegin ekainera arte ikusi ahal izango den erakusketa. Alexadenr von Humboldt (Alemania, 1769-1859) edota Victor Hugoren (Frantzia, 1802-1885) hitzak gehitu dizkiete irudiei.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>