Osasuna eta historia, eskutik

Aurten 750 urte betetzen dira Ordiziak hiri-gutuna jaso zuenetik. Urteurren borobil horren ekitaldi instituzionala eta nagusia uztailaren 28ra arte egingo ez bada ere, ordiziarrak murgilduta daude dagoeneko ospakizunetan, eta bi hitzaldi ziklorekin eman diote hasiera urte osorako prestatu duten egitarau luze eta anitzari.

Historiari eskaini diote ziklo horietako bat, garai bateko Ordiziako errealitate soziala, politikoa, artistikoa eta ekonomikoa ikuspuntu askotatik ezagutzeko eta ezagutzera emateko asmoz.

Eta historiari, ez-ohiko laguna jarri diote ordiziarrek 750. urteurren horren ospakizunen hasierarako: osasuna. Horixe da bigarren hitzaldi zikloaren ardatza, eta hainbat gairen inguruko 15 hitzordu proposatzen ditu, azarora arte.

    Gaurko hitzaldian Lanz historialariak Ataunen, Idiazabalen edo Zegamako San Adrianen egindako indusketetan aurkitu diren aztarna erromatarrak aurkeztuko ditu.

Gaurko hitzaldian Lanz historialariak Ataunen, Idiazabalen edo Zegamako San Adrianen egindako indusketetan aurkitu diren aztarna erromatarrak aurkeztuko ditu.

Gaur, Burdin Aroraino

750. urteurrenaren ospakizunaren harira antolatutako historia-solasaldi zikloa aukera paregabea da Ordiziaren eta Goierri osoaren iraganera jauzi egiteko. Gaurko iragarrita dagoen hitzaldiak, esaterako, Azken Burdin Arora eta Antzinatera bidaiatzeko parada eskainiko du, erromatarren garaiko Goierrira, hain zuzen, Jokin Lanz historialari eta irakasle nafarra (Arruazu) gidari dela. Hitzordua 19:00etan da, Barrena kultur etxean.

Garai hartako Goierri irudikatzeko, Lanz historialariak Ataunen, Idiazabalen edo Zegamako San Adrianen egindako indusketetan aurkitu diren aztarna erromatarrak aurkeztuko ditu. «Goierri zonalde estrategiko batean kokaturik zegoen, kostaldea, Arabako lautada  eta Sakanatik erromatar garaian pasatzen zen Iter-XXXIV galtzada erromatarraren ar-tean», dio. Kokapen estrategiko horren lekukotasuna gaur egunera arte iritsi da, eskualdean topatu diren arrasto erromatarren forman. Baina Lanzek azaldu duenez, «arrasto gehienak ezustekoak izan dira, hau da, nahi gabe topatutako aztarnak dira, gehienak Ataunen eta Idiazabalen: erromatar txanpon ugari, eraztun erromatar bat…». Hala ere, Goierriko aztarna erromatar garrantzitsuenak Zegamako San Adriango haitzuloan topatu direla nabarmendu du; «bertan hileta inskripzio bat eta azken urteetan egindako indusketetako emaitzak ditugu».

Horrez gain, garaiko artzain munduarekin lotuta, Urbian eta Aralarren topatu diren artzain txabolak ere hor daudela dio, horiek ere erromatarren garaiko Goierriren aztarnak.

Bestalde, «Caro Barojaren ikerketei kasu eginez gero, toponimiak ere erromatarren presentzia erakutsi ahal digute», Lanzen arabera, -ain bu-kaera duten toponimoek adibidez. Eta horiek nahiko ugariak dira Goierrin: Beasain, Zerain, Itsasondoko Lukusain, Ataungo Estrain…

Beste era bateko aztarnak ere erakutsiko ditu Lanzek  Ordiziako gaurko hitzorduan: Beasaingo Murumendiko herri harresituarenak. Horiek erromatarrak Goierrira iritsi aurrekoak izango lirateke, Burdin Arokoak alegia.

Osasun eta historia zikloen egitaraua

Urte osorako hitzorduak proposatu dituzte Ordizian. Urdinez, osasunari lotutakoak, eta gorriz, historiakoak.

  • Otsailak 9. Goierri azken Burdin Aroan eta Antzinatean. Jokin Lanz.
  • Otsailak 11. 1512, Villafrancaren suntsipena eta azokaren jaiotza. Gure Iragana taldea.
  • Otsailak 21. Iktusaren tratamenduan aurrerapenak Gipuzkoan.
  • Otsailak 23. Gizartea, populaketa eta lurraldearen antolaketa Villafrancaren aurretik. Iosu Etxezarraga.
  • Otsailak 25. Ochoa Alvarez de Ysasaga komendadorea, Koroa eta Gipuzkoako Probintziaren zerbitzupeko gizona. Gure Iragana.
  • Martxoak 8. Alargunen pentsioak, betiko aldarrikapena.
  • Martxoak 9. Ordizia en la Gipuzkoa bajomedieval. Susana Truchuelo.
  • Martxoak 15. Elikadura, mitoak eta errealitatea.
  • Martxoak 16. Ordizia en la epoca de los Austrias: cambios en el horizonte.  Susana Truchuelo.
  • Apirilak 13. Enirio-Aralar Batasuna. Alvaro Aragon.
  • Apirilak 18. Aurretiazko borondatea.
  • Apirilak 20. De Ordizia a Villafranca, la formacion de una villa medieval. Ana Galdos.
  • Maiatzak 3. Zergatik jarri txertoa nire seme-alabei. Mitoak eta errealitateak txertoen inguruan.
  • Maiatzak 4. Despues de Moscu y antes de Leipzig. Una pequeña gran batalla de las guerras napoleonicas. Ordizia 1813.  Carlos Rilova.
  • Maiatzak 15. Osasuna eta generoa.
  • Maiatzak 17, 18, 19 eta 20. 1835eko Villafrancako setioa.  Jardunaldiak. Hitzaldiak, bisita gidatua, setioaren antzezpena…
  • Maiatzak 31. Adikzioak: sustantziak eta sare sozialak. Eta tabakoarekin, zer egin?
  • Ekainak 5. Inma estudioa, ingurumena eta haurtzaroa.
  • Irailak 13. Zahartze aktiborako bizitza osasuntsua.
  • Irailak 14. Ordiziako ondare eskultorikoa historian zehar. Juan Jose Usabiaga.
  • Irailak 20. Eduki zure burmuina forman alzheimerra uxatzeko.
  • Irailak 28. Urdaneta y su tiempo. Jose Ramon de Miguel.
  • Urriak 10. Zer dakigu gure osasungaien inguruan? Osasun publikoaren sistemaren eta industria farmazeutikoaren arteko etika.
  • Urriak 24. Donazioak bizitza ematen du.
  • Azaroak 7. Haurtzaroaren eskubideak. Hautsitako haurtzaroak.
  • Azaroak 9.  Komunikazioaren bideak. Patxi Garmendia Mendigar.
  • Abenduak  14. Ordiziako Hiribildua eta azoka, bostehun urte elkarrekin. Nerea Iraola, David Cano, Ion Ander Arzelus.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>