«Nire ahizparekin selekzioan jokatzeak ilusio handia egiten dit»

Lide_Erbina

Lide Erbina (Ordizia, 2000) errugbi jokalaria da herriko taldean. Espainiako selekzioak deitu dio harekin jokatzeko. Txikitatik kirola egitea gustatu izan zaio Lide Erbinari. Errugbia probatu eta lehenengo aldi hartan ez zitzaion gehiegi gustatu. Ondoren saskibaloian aritu zen. Euskal selekzioarekin ere jokatu zuen, gainera. Saskibaloia utzi eta errugbiari beste aukera bat ematea pentsatu zuen, eta horretan jarraitzen du oraintxe. Ordiziako Orkli taldeko jokalaria da eta urtarrilean, Espainiako selekzioak deitu zion, Madrilen egin zuten kontzentrazioan parte hartzeko.

Nola jaso zenuen albistea?
Horrelako aukera bat izateko gogo handia nuen, beraz. ilusio biziz jaso nuen albistea. Gainera, nire ahizpa Amaia ere tal-dean dago. Jakin orduko telefonoz deitu nion. Berari ere ilusio handia egin zion, elkarrekin jokatuko genuen lehenengo aldia baitzen.

Elkarrekin jokatzea lortu duzue beraz?
Entrenatu bai, baina oraindik ez dugu elkarrekin partidarik jokatu. Gainera, bi aukera zeuden: Australian jokatzen ari diren nesken zazpiko munduko txapelketaren seriean parte hartzea, edo XV-eko taldearekin Glasgowra bidaiatzea Eskoziaren kontra lagun artekoa jokatzeko urtarrilaren 21ean.
Eskoziara joateko konbokatu ninduten; Amaia, berriz, Sidneyra joateko. Baina Madrilen elkarrekin egon gara, eta oso polita izan da.

Zer moduz moldatu zara Madrileko kontzentrazioan?
Ongi, ikasteko asko badaukat ere, dudan guztia atera nuen,  eta oso gustura gelditu nintzen.  Urtarrilaren 7an joan nintzen eta 12an bueltatu. Ondoren berriro bueltatu nintzen, Eskoziara joateko. Eskozian, partida hasi aurretik, elurrak zelaia zuritu zuen eta elurra botatzeari ez zionez utzi, azkenean partida bertan behera gelditu zen.

Baina izango dira beste aukera batzuk ala?
Hori espero dut, eta aukerak ditudala ere uste dut gainera. Gogor ari naiz lanean horretarako.

Ordiziako Orkli taldean aritzen zara bestela. Zer moduz doa denboraldia?
Ongi, baina taldean jende beharrean gaude. Zazpikoan aritzeko ez dugu arazorik, baina bestela 15 bat gaude bakarrik eta oso justukoa da hori. Sarri aldaketak egiteko neska gehiago ere ez dugu.
Nik neuk Ordiziako taldean jarraitu nahi dut eta neska gehiago animatzea ondo legoke. Proba egitera animatuko nituzke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>