«Norberarentzat gustura lan egiten denean dena samurragoa egiten da»

Itxaso_Barandiaran

Aurreko jabeek negozioa utzi ostean, urtarrilaz geroztik Aztiri erretegi ezaguneko nagusi berria da Itxaso Barandiaran (Leitza, 1989). Leitzarra jaiotzez, Ataunen bizi izan zituen 3 urtetik gaztarora arteko urteak. Gero, Zumarragan ere bizi izan da, orain Aztiriara leku aldatu den arte.  Zerbitzari aritu izan da aurretik Aztiri erretegian eta negozioa ezagutzen zuen arren, erabakia ez dela erraza izan dio Barandiaranek. Ostalaritzakoa «lan gogorra» den arren, ilusioz ekin dio etapa berriari, eta «norberarentzat lan egiten denean, eta gustukoa denean» dena samurragoa egiten dela ere aitortu du.

Zer erantzun izan duzue?
Momentuz bezeroek oso erantzun ona eman digute.

Zer du Aztiri erretegiak besteek ez dutenik?
Bere ingurunea. Herri askotarako sarrera izateak ere erraztasuna ematen du bertara inguratzeko.

Zein zaletasun dituzu?
Asko, baina orain ez dut denborarik praktikan jartzeko.

Liburu bat?
Hijos de la droga.

Abesti bat?
Alaitz eta Maiderren Ispilu aurrean.

Janari bat?
Txuleta.

Edari bat?
Kafea.

Goierriko txoko bat?
Oiangu, haurra nintzela askotan joaten ginen bertara.

Gabiriako alkate bazina?
Ez dakit. Orain arteko harremana oso ona izan da.

Aztirian biziko ez bazina?
Leitza inguruan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>