Igartzak atari berria du:

Igartza_multzoaren_webguneBeasaingo Igartza Monumentu Multzoak webgune berria estreinatu du aste honetan: igartza.eus. Beasaingo ondarearen eta historiaren erakusleihoa da Igartza, eta sarean ere, leiho berri bat zabaldu nahi izan dute, herritarrei nahiz bisitariei begira.

Beasaingo Udalak «pauso berri bat» eman nahi izan du bere komunikazio sarea hobetzeko bidean. Iaz udalaren atari digitala berritu zuten, eta ondoren, udal euskaltegiarena eta liburutegiarena. Bide horretan eman duten laugarren pausoa izan da webgune berria. Udalaren eskariz, ACV Multimedia enpresa goierritarrak garatu du igartza.eus gunea.

Igartza monumentu multzoaren  informazioa eta harremanak «modu erraz eta azkarrean» egiteko erreminta izango da. Albisteei eta Igartzari buruzko informazioaz gain, bisitak, tramitazioak eta eskariak egin ahal izango dira.  Baita irisgarritasunari eta inguruan aurki daitezkeen zerbitzuei buruzkoa ere. Eskolentzako material didaktikoa ere txertatu dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>