«Hastapen ikastaroak eta irteerak egiten ditugu, batez ere zalditegian»

Arantxa_Erzilla-1

Arantxa Erzillak (Legazpi, 1969) Gasteizen Euskal Filologia eta Filologia Anglo-germanikoa ikasten ari zela izan zuen zaldiekin lana egiteko lehendabiziko aukera Agurainen. Madrilen zaldiketan monitore izateko praktikak egin zituen, gero. Orduan deitu zioten Legazpiko Haztegi ikastolatik lana eskainiz. Irakasle lanetan dabil ordutik azken 22 urteetan. Badira urte batzuk Itsason bizi dela eta Ibur Hipika Klubeko arduradunetako bat da. Une honetan 22 zaldi dituzte. Batez ere, hastapen ikastaroak eta irteerak egiten dituzte, gazteei nahiz helduei zuzenduta.

Zein zaletasun dituzu zaldiez gain?
Jendearekin egotea, eta hizketaldi luzeak izatea gogoko dut.

Liburu bat?
El dedo en la llaga.

Musika talde bat?
Latzen.

Abesti bat?
Laztana.

Janari bat?
Entsalada.

Edari bat?
Ura.

Oporretarako leku bat?
Zaldiz ibil daitekeen edozein bazter.

Goierriko txoko bat?
Kizkitza ingurua.

Amets bat?
Bizidun guztiekiko errespetua.

Jaso duzun oparirik bereziena?
Guregana gerturatzen direnen irribarrea.

Zeri diozu beldurra?
Gizakiari.

Itsasoko alkate bazina?
Bizilagun guztiak zaldian ibiliko nituzke.

Itsason biziko ez bazina, non?
Legazpin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>