Garai bateko agintariak

Legazpiko_agintariak_1915e

Legazpiko agintariak 1915ean. Bistakoa da egungo agintarien argazkia zeinen ezberdina litzatekeen.

Goiko argazkiak badu non erreparatu. Indalecio Ojangurenek ateratakoa da, 1915ean eta negatiboa beira-plakan jaso zuen. Erreparatu daiteke Legazpiko garai hartako agintariek osatutako taldeko kideetan; aguazila dago eta apaiz ugari dago, erdian, jarrita aginte makila dauka alkateak. Janzkeran badago zer ikusia eta aurpegien keinuetan ere bai.

Ehun eta hiru urte asko da eta, aldi berean, ez da hainbeste. Batik bat, egungo Legazpiko agintarien argazkia eginez gero oso ezberdina litzatekeelako; irudi estetikoaz harago, ez legoke, adibidez, apaiz bakar bat ere.

Aurpegi guztiek izena dute. Ezkerretik eskuinera, eserita: Jose Galarza organo jotzailea, Migel Mujika koadjutorea, Jose Antonio Larrea parrokoa, Prudentzio Gereta alkatea, Pedro Izagirre eta Jose Goya koadjutoreak, Franzisko Elustonto kapilaua. Zutik: Bernardino Sarasola idazkaria, Jose J. Inurritegi eta Jose Miguel Olabide zinegotziak, Juan Aztiria sindikoa, Antonio Aztiria alkateordea, Benito Iturbe, Esteban Ormazabal eta Franzisko Mantxola zinegotziak eta Franzisko Arrizabalaga aguazila.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>