«Ohitu beharko gara dagoen sagarraren arabera sagardoa egiten»

Demetrio_Terradillos

Demetrio Terradillos (Amezketa, 1957) Urbitarteko nagusiak dioenez, ondo doa aurtengo sagardotegi denboraldia. Txotxeko sagardoaz gain, botilaratutakoa ere urte guztian zehar saltzen dute, «eta ez, garai batean bezala, udan bakarrik». Bertako sagar hutsez sagardoa egitea du helburu. «Iritsiko gara, sagarrondo asko baitugu aldatuta». Aurtengo uztarekin kezkatuta dago, hostoa lorea baino lehen atera baita. «Hori ez da ona. Hala ere, ohitu beharko gara dagoen sagarraren arabera sagardoa egiten, kanpora erostera joan gabe».

Goierriko sagarra ala Beterrikoa?
Oso desberdinak dira. Beterrikoa biziagoa da. Hemengoak, berriz, gorputz gehiago du.

Ze zaletasun dituzu?
Futbola ikustea.

Liburu bat.
Oporretan irakurtzen dut batik bat, janariaren, ardoen eta sagardoen ingurukoak.

Musika talde bat.
Zopilotes txirriaos.

Abesti bat.
Izarren hautsa.

Janari bat.
Txuleta.

Edari bat.
Sagardoa.

Oporretarako leku bat.
Rosas (Girona, Katalunia).

Amets bat.
Euskal Herri libre bat ikustea.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Biloba jaiotzea.

Zerk sortzen dizu irribarrea?
Jendeak gure etxean gozatu duela ikusteak.

Goierriko txoko bat.
Ataun bere osotasunean.

Ataunen biziko ez baina…
Amezketan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>