«Udaletxeko plaza azpian hasi ginen kontzertuak antolatzen»

Egoitz_Irizar

Egoitz Irizar (Beasain, 1975) 16 urterekin hasi zen Irizar tabernan lanean. Gaur egun han jarraitzen du, eta lana «gustukoa» duela aitortu du. Horretaz gain, musika kontzertuak antolatzen aritzen da bere denbora librean. 1990eko hamarkadan hasi zen, «Beasaingo Gazte Asanblada sortu zenean». Hasieran, «udaletxeko plaza azpian», eta gero, «gaztetxean, irekitzea lortu genuenean».Musika jartzen ere aritu da Jon Olano Olarius lagunarekin batera. Laguna orain gutxi hil da, eta momentuz bertan behera utzi ditu aurreikusitako emanaldi guztiak.

Zein zaletasun dituzu?
Argazkilaritza, sukaldaritza, diseinu grafikoa, graffitiak…

Liburu bat?
La conjura de los necios.

Musika talde bat?
Gaur, The Clash.

Abesti bat?
Joseba B. Lenoir-en Erraietatik erran.

Janari bat?
Txipiroiak.

Edari bat?
Artisau garagardo on bat konpainia onean.

Oporretarako leku bat?
New York.

Goierriko txoko bat?
Beasaingo gaztetxea.

Amets bat?
Mundua leku justu bat izatea.

Zeri diozu beldurra?
Hilko nauen gaixotasun luze bat sufritzeari.

Zerk sortzen dizu irribarrea?
Alabak.

Beasaingo alkate bazina?
Ez dago nire aukeren artean…

Beasainen biziko ez bazina?
Hiribururen batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>