Puntalette risotto faltsua barazkiekin eta ahatearekin

Risoto_faltsua

Osagaiak

  • Puntaletteak
  • Ahate iztertxoak
  • Gari zainzuriak
  • Perretxikoak
  • Tipulina
  • Ziazerba
  • Baratxuria
  • Ahate urdaiazpikoa
  • Foie gras freskoa
  • Esne gaina

Puntalettea arrozaren forma duen pasta mota bat da. Arroz alea baina handixeagoa izaten da, testura sendo eta atseginarekin. Egokia da risotto edo arroz krematsu eran prestatzeko.

Prestaketa

Puntalettea

Lapiko batean, oliotan, baratxuri xehatu pixka bat egin, eta ondoren puntaletteak bota. Apur bat erregosi ondoren, urarekin busti arroz bat izango balitz bezala. 10-12 minutu bitartean egosi, ondoren lapikotik atera, eta ur hotzetan hoztu.

Barazkiak

Tipulina xehatu, eta zartagin batean egin gozatu arte. Prest daukagunean, aurrez ebakitako perretxikoak gehitu, eta bertan salteatu prest utzi arte.  Beste alde batetik, gari zainzuriak zatitu eta zartagin batean salteatu, ondoren perretxikoekin nahastu eta denari salteatu azkar bat eman.

Ahate iztertxoei haragia atera eta xehatu ondoren, aurreko nahasketari gehitu. Ondoren, lapiko batean jarri eta esne-gaina bota. Hori apur bat irakiten eduki zapore guztiak ondo nahastu daitezen. Jarraian gatz puntua eman eta azkenik puntaletteak eta ziazerbak gehitu. 2-3 minutuan su baxuan nahastu eta, ahal bada,  krematsu puntuan utzi.

Aurkezpena

Platera osatzeko ahate urdaiazpikoa eta foie malutak jarri gainean.

Urki Balerdi

Urki_BalerdiUrki Balerdi zeraindarra Beasaingo Rubiorena jatetxearen arduraduna da 2015eko abenduaz geroztik.

Barazkirik finena? Zainzuriak.

Arrainik goxoena? Berrugeta (Corvina).

Haragirik gustukoena? Bocado de la Reina esaten zaion txekorraren aldakako haragi zati bat.

Otordu bat ondo bukatzeko? Mazedonia.

Ardo zuri bat? Sauvignon gozo bat.

Eta beltza? Ez naiz batere zalea.

Derrigorrezkoa duzun ongailua edo espeziea? Soja saltsa.

Rubiorenan eskaintzen duzuen platerik goxoena? Txipiroi eta onddo salteatuak foiearekin.

Zein sukaldari miresten duzu? Hilario Arbelaitz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>