«Pertsonen arteko harremanak beti interesatu izan zaizkit»

Aitziber_Gine_psikologoa_e

Aitziber Gine (Legazpi, 1977) psikologoa eta psikoterapeuta da. Beti izan zuen garbi psikologia ikasi nahi zuela. «pertsonen arteko harremanak beti interesatu zaizkit», adierazi du. Aldi berean,  bere burua «ezagutzeko eta ulertzeko» bide bat zelako ere aukeratu zuen lanbide hori. Gaur egun, Zumarragan eta Legazpin dauzka kontsultak, eta bere lana «oso aberasgarria» dela aitortu du.

Zein zaletasun dituzu?
Kirola. Korrika egitea eta mendira joatea gustatzen zait. Musika; eta dantza.  Legazpiko Sustraiak dantza taldeko kide izan nintzen.

Liburu bat?
¿Donde estan las monedas? Joan Garrigarena.

Musika talde bat?
Noa.

Abesti bat?
Asko ditut, baina Mikel Urdangarinen Gaur gurutzatu gara esango dut.

Janari bat?
Alkatxofa freskoak.

Edari bat?
Ardo beltza.

Goierriko txoko bat?
Telleriartetik Brinkolara doan erreka ondoko bidea.

Oporretarako leku bat?
Dolomitak.

Amets bat?
Egunero irribarre egiteko aitzakia bilatzea.

Jaso duzun oparirik bereziena?
Semarean jaiotza.

Zeri diozu beldurra?
Bizitzak bat-batean ematen dizkidan ezustekoei.

Legazpiko alkate bazina?
Gozatzeko denbora gutxiago izango nuke.

Legazpin biziko ez bazina?
Kostaldeko herri batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>