«Bi rally egin ditugu eta bina koparekin etxeratu gara azkenekoan»

Izarra-Urdalleta-5

Segurako turismo bulegoko teknikaria da Izarra Urdalleta (Errezil, 1975). Alde guztietako bisitariak jasotzen dituzte Seguran, «baina batez ere etxe ondoan daukaguna ezagutzen ez duten euskal herritarrenak». Errezilkoa izanda autoak eta abiadura txikitatik bizi izan ditu. «Asko disfrutatzen dut  gidatzen eta bixi-bixi ibiltzea gustatzen zaion horietakoa naiz gainera. Jon Ander Martinezek aukera eman zidan kopiloto bezala ateratzeko. Bi rally egin ditugu eta bina koparekin etxeratu gara azkenekoan».

Zer zaletasun dituzu?
Irakurri, leku berriak ezagutu, esperientzia berriak bizi…

Pelikula bat.
Cars 1.

Liburu bat.
La ultima raya.

Musika talde bat.
Bruce Springsteen.

Abesti bat.
Txoria txori.

Janari bat.
Patata tortilla.

Edari bat.
Sagardoa.

Oporretarako leku bat.
Konpainia onean, edozein leku.

Amets bat.
Guztiz aske izatea.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Jon Anderrekin kopiloto moduan rallyan parte hartzea.

Goierriko txoko bat.
Segura.

Zein da Segurako txokorik bereziena?
Kale Nagusia bere osotasunean. Bertako hormek hitz egingo balute…

Seguran biziko ez bazina…
Auskalo! Edozein lekutan moldatzen den horietakoa naiz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>