Maider del Olmo eta Ane Azurmendi

Maider del Olmo Zubeldia

«Apa, Olarius. Hemen. Bai, festetara etorrita Beasainera.(…) Ondo. (…) Ez, ez dauka zerikusirik hemengo bizimoduarekin. (…) Musika oso altu dago, ez dizut entzuten. Ze talde da jotzen ari dena? (…) Ez ditut ezagutzen. (…). Eta zuk bihar jarriko duzu musika? (…) Ez, bihar ez naiz etorriko(…) Bada, Nekanerekin eta Maitanerekin etorri naiz, bai. Igandean Maitaneren urtebetetzea da, eta afaritxo bat egin dugu. (…) Ez dakit non sartu diren, hemen zeuden orain dela gutxira arte. (…) Maitane? Bai, egia da. Hori uste dut nik ere. (…) David? Hura betiko moduan. Baina berari galdetzea onena. (…) Kontzertua? Ze kontzertu? Noiz? (…) Ez dakit joan nahiko duen. Emango dizkiot goraintziak, bestela. Nola esan duzu dela taldearen izena? Ez dakit gogoratuko dudan. (…) Bai, euskaltegian jarraitzen dut. Antzera. (…) Asteburu honetan, Custodia compartida. Ez naiz joango ikustera. Batzuek ondo daudela esan dute, baina beste batzuek nahiko gaizki jarri dute. Hala ere, bihar Tolosan film on bat botako dute gauean. Animatzen zara? Modu horretara, zurekin autoz bueltatzeko modua izango dugu. Nola esan duzu zela musika taldearen izena? A! Derrigor ikusi behar duzun filma Lucky da. Ikaragarri gustatu zait. (…) Protagonista bakero zahar bat da. Bakarrik bizi da. Herrikoek maite dute. Bada, herriko jendearekin duen harremana erakusten du filmak. Heriotzaren onarpenaz ere hitz egiten du. (…) Bai, bale, ni ere banoa. Orduan, bihar zinemara animatzen bazara, deitu. DelOlmo-AzurmendiEta elkar ikusten ez badugu, ondo ibili. Bi muxu». Deika eskuko telefonoa. Esnatu naiz. Kamarero: kafe bat, hutsa ta doblea. Gaur ez dut ametsik egin nahi, nahi, nahi,…

Ane Azurmendi Lasa

Aupa Ion! Zein gogorra… Martxoaren 8an deia jaso nuenean, ezin nuen sinetsi. Eta oraindik ere, Beasainera itzultzen naizenean, hor topatuko zaitudala pentsatzen dut, betiko lekuetan. Zenbat jende elkartu ginen, zenbat lagun, ikusgarria izan zen. Zure faltaren minak zenbat ekintza sortzeko gogoa piztu zuen: pankartak, margoketak, whisky txupitoak… Jende desberdina elkartzeko abilezia handia zenuen. Zure lagun minenak ere lur jota ikusi nituen, eta asko izan ginen malkoei ezin eutsi egon ginenak. Azkena egon ginenean, Bukowskiko zure abenturak kontatu zenizkidan, eta enegarren aldiz ea azkenean Nebulara joan ote nintzen galdetu. Eta, ez, oraindik ez naiz joan. Garai batean bai, saiatu zinen, niri musikaz hitz egiten, kontzertuetara joateko deia zabaltzen, baina aspaldi konturatu zinen, zuri gustatuko litzaizukeena, baina askoz patxangeroagoa nintzela tamalez. Urteak pasa dira ezagutu ginenetik, Gaztetxean, Arranon, festetan, manifetan, Manresara bidaian, sagardotegietan, Bat Egin egunetan eta abar luze batean. Zinera ere joan gara elkarrekin, eta zuk ukatu arren, zurrungaren bat edo beste egin duzu aretoetan… Nik 17 urte edo nituen ezagutu ginenean, zuk artean, 30 ere ez. Jende askori geratu zaigu hutsunea Ion. Bakoitzari bere modura, bakoitzari bihotzeko lekutxo desberdin batean, abilezia handia izan duzulako, bakoitzarekin modu berezi batean konektatzekoa. Lehen bezala, orain ere, leku guztietan egongo zara: kontzertuetan, paretetan, tabernetan, gure bihotzetan. Gero arte Ion!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>