«Lasterketarik bereziena, zalantzarik gabe, New Yorkeko maratoia da»

Anartz_Eztala

Orain 25 urte hasi zen Anartz Eztala (Lazkao, 1968) Joxemiel Barandiaran kiroldegiko igeriketa monitore lanetan. Zaila da esatea zenbat jenderi erakutsi dion igeri egiten: «Astero gutxi gora behera 200 haur eta helduri, hortik atera kontuak!».  Korrika kilometro asko egindakoa da Eztala. 16 aldiz bukatu du Behobia-Donostia. 14 maratoi ere osatu ditu, tartean Bartzelona, Paris, Londres, Berlin, Roma, New York… Hurrengo helburu garrantzitsua 2020. urterako du: Tokioko maratoia.

Ze zaletasun dituzu?
Korrika egitea, eskiatzea eta futbola.

Lasterketarik bereziena?
Zalantzarik gabe, New Yorkeko maratoia.

Pelikula bat.
Ez naiz zinemazalea, baina, bat esatekotan El perfume.

Musika talde bat.
Itoitz eta U2.

Abesti bat.
Sunday bloody sunday eta Lau teilatu.

Janari bat.
Foiea edozein eratara.

Edari bat.
Janari bakoitzarekin berea, eta orokorrean, garagardoa.

Oporretarako leku bat.
Neska-lagunarekin edozein da ona, adibidez, Afrika Beltza.

Amets bat.
Euskal Herriko pasaportea poltsikoratzea.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Sorpresak gustuko ditut.

Zerk sortzen dizu irribarrea?
Igerilekuko haurren irribarreak eta Realaren golek.

Goierriko txoko bat.
Anditturriko iturria.

Lazkaon biziko ez bazina…
Hendaian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>