Feminismoaren hazia formakuntzarekin ereiten

Eskubitik ezkerrera, Natale Arizmendi, Asier Uranga eta Ihintza Garmendia.

Eskubitik ezkerrera, Natale Arizmendi, Asier Uranga eta Ihintza Garmendia.

Feminismoaren gaiaren inguruan etengabe azaleratzen diren zalantzei erantzuna emate aldera sortu zen Ordizian Formakuntza Feminista taldea, duela bi urte. Talde horren helburua genero auziaren zein harremantze ereduen gaineko hausnarketa sakon bat abiatzea izan zen hasiera-hasieratik, eta jardun horretan jarraitzen dute gaur egun ere. Honakoa tresna gisa baliatuz, gai horien inguruko jakintza, modu kolektiboan garatzeko ateak ireki zizkien honek guztiak.

Taldearen baitan emandako eztabaiden harira, «gaiarekiko ikuspegi orokor bat sozializatzeko beharra» zegoela ondorioztatu zuten, Formakuntza Feministako kideek adierazi dutenez. Horregatik, Goierri mailako jardunaldiak antolatu zituzten, martxoan. Lehenengo jardunaldi hark, «esku artean» duten proposamena ahalbidetu dute.

Izan ere, jardunaldi haien barruan, mahai ingurua ere egin zuten eta esperientzia «oso positiboa» izan zen. Hainbat herritarik gaiarekin konprometitutako jende ugari gerturatu zen Ordiziako Gaztetxera, feminismoa gaiak duen garrantzia eta dauden kezkaz ikusita: «Antolaketa bateratu zein ekintzaile baten ausentzia detektatu dugu» azaldu du Ihintza Garmendiak, Ordiziako Formakuntza Feministako partaideetako batek.

Topaketa gaztetxean

Gaiaren inguruan lanketa egiten jarraitzeko asmoarekin, Goierriko Topaketa Feminista  antolatu dute gaurko Ordiziako Gaztetxean, eta egitarau polita prestatu dute.

Gaztetxean bertan egingo duten bazkariaren ekingo diote topaketari, 14:30ak aldera. Arratsaldean, berriz, mahai ingurua antolatu dute feminismoari buruz eztabaidatu eta elkar harremantzeko helburuarekin. Ondoren, bertso poteoa egingo dute, herriko tabernetan 19:00etatik aurrera, eta iluntze partean, Gasteizko bi talde igoko dira oholtza gainera, Droga Purpura eta Ziakhus eta H&J Crew taldeak, hain zuzen ere.

Egitaraua

Ordiziako Gaztetxean Goierriko Topaketa Ferminista antolatu dute gaur. Hona hemen egitaraua:

  • 14;30. Bazkaria gaztetxean.
  • 17:00. Mahaingurua. Feminismoaz eztabaidatzen.
  • 19:00. Bertso poteoa herriko tabernetan.
  • 22:30. Kontzertuak gaztetxean: Droga Purpura DJa eta Ziakhus eta H&J Crew rap taldea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>