Segurako ‘Mario Bros’ taldea

Segura txirrindulari elkarte Goiko irudia 1993ko ekainaren 18an ateratakoa da. Segurako Txirrindulari Elkarteko kideak ageri dira bertan, bisera gorria eta tximeleta urdina jantzita. Egun hartan Euskal Bizikletako 3. etaparen amaiera hartu zuen Segurak (Lizarra-Segura, 181 km.), eta behin eguneko lan eta kezka nagusiak bukatuta, graziadun argazki hori atera zuten.

Ezkerretik eskubira, eta goitik hasita, honakoak dira argazkikikoak: Iñaki Telleria, Juan Mari Gereñu, Pello Aizpeolea, Iñaki Ugalde, Jabier Arostegi, Pablo Gereñu zena, Iñaki Ormazabal, Jexux Gereñu, Joxe Mari Gereñu zena, Eustakio Telleria, Juan Mari Oiarbide eta Aitzol Telleria. Pello Ruiz Cabestanyk egun hartan lortu zuen profesionaletako bere azken garaipena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>