«Antzokiak aukera asko ematen ditu eta ezin ditzakegu pasatzen utzi»

Eric_Arregi

Legorretako Herri Antzokiari bizitza berria ematen ari zaie herritar talde bat; horien artean dago Eric Arregi (Legorreta, 1989).  Haien helburua herriko jendeak ongi pasatzea eta Legorretari bizitza ematea da. «Antzoki berriak aukera asko ematen ditu eta ezin ditzakegu pasatzen utzi. Bertan, ahal diren ekintza gehien egin behar direla pentsatzen dugu eta horretan saiatzen ari gara». Herritarren erantzunarekin, berriz, oso gustura daude: «Harrera ona izan da, ostiralero asko hurbiltzen dira bertara».

Orain arte antolatu dituzuen emanaldietan, zein da gehien bete zaituena?
Ez nuke bakar bat aukeratuko, denak izan dira bereziak.

Zein artista edo talde ekartzea izango litzateke zure ametsa?
Berri Txarrak –dio irribarrez–,  badakit ezinezkoa dela.

Ze zaletasun dituzu?
Motorra duen edozer gauza eta teknologia berriak.

Janari bat.
Patata tortilla.

Edari bat.
Txokolatezko irabiatua.

Pelikula bat.
En busca de la felicidad.

Abeslari bat.
Serj Tankian.

Abesti bat.
Serj Tankianen Empty Walls.

Oporretarako leku bat.
Aurretik izan gabeko edozein.

Amets bat.
F1-eko auto bat gidatzea.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Nire lehengusu Ikerrek oparitu zidan Scalextric-a.

Zerk sortzen dizu irribarrea?
Ingurukoak zoriontsu ikustea.

Goierriko txoko bat.
Txindoki punta.

Herriko alkate bazina…
Buruhauste asko izango nituen.

Legorretan biziko ez bazina…
Ez nintzateke oso urrutira joango, gustuko dut ingurua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>