«Edukiontziak txukunago jarriko nituzke kaleetan»

Nere_Magra_Perez__Ormaizte

Azkenaldian seme txikiak denbora gehiegirik uzten ez badio ere, pitxiak egiten eta saltzen ditu Gure Magrak (Oiartzun, 1973). 2005etik Ormaiztegin bizi da eta herri horretan azken urteetan egindako artisauen azokan eman du ezagutzera bere lana. Lepokoak, eskumuturrekoak eta eraztunak egiten ditu, material ugari erabiliz.

Pitxiak egiten dituzu, baina zuk ez daramazu ia ezer gainean.
Lepokoa bakarrik. Seme txikiarekin ezin dut ezer eraman.

Non eros daitezke zure lanak?
Ormaiztegiko eskulangileen azokan, hainbat dendatan eta zuzenean niri eskatuta. Internetez ere hasiko naiz saltzen.

Zaletasun bat.
Gurutze puntua, eta orain trikotatzen ikasten ari naiz.

Pelikula bat.
Ez naiz zalea, baina… Ghost eta Superman gogoan ditut.

Liburu bat.
Nire lanbidearekin zerikusia dutenak, gehiago ikasteko.

Musika talde bat.
Mana.

Abesti bat.
Rayando el sol.

Janari bat.
Dena gustatzen zait eta nik egiten ditudan haragi bolak goxoak direla esaten didate.

Edari bat.
Coca cola eta kafea.

Oporretarako leku bat.
Torrecillas de la Tiesa (Caceres).

Amets bat.
Bat bete da, semearekin. Bigarrenaren bila joan nahiko nuke.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Semea. Nire urtebetetzea baino egun batzuk lehenago jaio zen gainera.

Zeri diozu beldurra.
Sugeei! Eta ondoan ditudan  pertsonak galtzeari.

Zerk sortzen dizu irribarrea?
Nire txikiak.

Goierriko txoko bat.
Lierni.

Herriko alkate bazina…
Haur parkea hobeto estaliko nuke, eta zabor edukiontziak txukunago jarriko nikuzte.

Ormaiztegin biziko ez bazina…
Oiartzunen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>