«Jaso dudan oparirik bereziena Once Eroski taldeko maillot arrosa izan da»

Unai-Arana-3

Emaneurre taldeko kidea eta eskubaloi jokalaria da Unai Arana (Ordizia, 1993). Emaneurre «euskal kirola eta euskal kultura bultzatzeko taldea da, eta horretaz gain Realzale peña bat». Hainbat ekintzen artean esku pilota txapelketa herrikoia, Reala ikustera joateko bidaiak, Euskal Herriko garagardo artisau azoka eta Euskal Jaietan Emaneurre Euskarari! eguna antolatzen dituzte. Egun horretan «kuadrilla arteko herri kirolak antolatzen ditugu euskal kirola bultzatzeko. Ondoren bazkari herrikoia eta arratsalde partean sorpresak izaten dira».

Ze zaletasun dituzu?
Kirola egitea eta ikustea.

Janari bat.
Txuleta.

Edari bat.
Garagardoa.

Pelikula bat.
Ocho apellidos vascos.

Liburu bat.
David Millar txirrindulariaren Pedaleando en la oscuridad.

Musika talde bat.
Gatibu.

Abesti bat.
Gatiburen Pailazo.

Oporretarako leku bat.
Asturias.

Amets bat.
Zoriontsu izatea.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Once Eroski taldeko maillot arrosa.

Zerk sortzen dizu irribarrea?
Lagunekin egindako afariak.

Goierriko txoko bat.
Oiangu.

Herriko alkate bazina…
Kiroldegiaren egoera aldatuko nuke.

Ordizian biziko ez bazina…
Beste edozein herri txikiren batean, ez hiriburuan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>