Denak axari bila korrika

Korrikalariak mendi lasterketa bati ekiteko prest. Aldizkari hau lagun izan dute.

Korrikalariak mendi lasterketa bati ekiteko prest. Aldizkari hau lagun izan dute.

Irailaren 9an jokatuko da Idiazabalen Axari Trail mendi lasterketa, bi arlotan. Goierriko Kopako eta Ligako seigarren eta azken probak ere izango dira. Trailean Diez eta Cerezo dira lider; esprintean, Zugasti eta Matxinandiarena.

Goierriko mendi lasterketen 3. Kopa Idiazabalen bukatuko da, irailaren 9an. Axari Traileko lasterketa luzeak eta motzak ebatziko dituzte aurtengo irabazleak. Bost proba jokatu dira denera orain arte, nahiz eta guztietan ez diren bi distantziak lehiatu.

Trail distantzia luzean, Martin Diez segurarra eta Ione Cerezo zumarragarra iritsi dira lidertzan, azken karrerara. Izatez eta puntuazioz (irabazleak 50 puntu lortzen ditu), Diezek jada bereganatuta dauka aurtengo trail kopa. UZ karreran jarri zen sailkapen buru, eta harrezkero ez da lehen postutik jaitsi.

Emakumeetan ere, puntu bat nahikoa du Cerezok, txapeldun ateratzeko. Gabiriako Leharrein (trail distantzian hirugarren jardunaldia) kendu zion Laida Elizegi zaldibiarrari lidertza, eta Segura-Zerainen sendotu zuen.

Esprintean, estuago

Distantzia motzagoan, esprintean, Axarin erabakiko da dena. Ekhi Zugasti legorretarra dago lider, Segurako azken proban lehenengo jarrita, Mikel Zabalegi ordiziarrari aurre hartuta.

Emakumeetan, Ainhoa Matxinandiarena legazpiar-ordiziarra da nagusi. UZn erdietsi zuen elastiko horia, eta harrezkero ez du erantzi.
Idiazabalen, Axari Traila irailaren 9an 09:30ean hasiko da. Trailak 25,4 kilometro eta 1.550 metro positibo ditu. Txikiak, 16 kilometro eta 750 metro gora.

Goierri Trail 2018

KOPA

Trail kopa gizonezkoak

  1. 1. Martin Diez (Segura), 200
  2. 2. Endika Mantecon (Segura), 144
  3. 3. Sergio Serrano (Idiazabal), 136

Trail kopa emakumezkoak

  1. 1. Ione Cerezo (Zumarraga), 186
  2. 2. Uxua Barandiaran (Zegama), 136
  3. 3. Edurne Arakistain (Legorreta), 128

Esprint kopa gizonezkoak

  1. 1. Ekhi Zugasti (Legorreta), 178
  2. 2. Mikel Zabalegi (Ordizia), 140
  3. 3. Odilo Rivela (Segura), 104

Esprint kopa emakumeak

  1. 1.Ainhoa Matxinandiarena (Ord), 178
  2. 2. Nerea Rosado (Ataun), 158
  3. 3. Ainhoa Agirre (Zaldibia), 116

LIGA

Trail liga gizonezkoak

  1. 1.Martin Diez
  2. 2.Iñaki Olano (Altzo)
  3. 3.Sergio Serrano

Trail liga emakumezkoak

  1. 1. Ione Cerezo
  2. 2.Amaiur Iglesias (Erreneteria)
  3. 3.Uxua Barandiaran

Esprint liga gizonezkoak

  1. 1. Mikel Zabalegi, Jexuxmari Errazu (Azpeitia)
  2. 3. Ekhi Zugasti.

Esprint liga emakumeak

  1. 1.Ainhoa Matxinandiarena
  2. 2.Nerea Rosado
  3. 3.Sarah Ugarte (Donostia)

Lasterketen irabazleak

Garin, urtarrilak 21

  • Esprint: Beñat Katarain eta Veronica Dominguez.

UZ Trail (Urretxu-Zumarraga), otsailak 25

  • Trail: Ander Iñarra, Laida Elizegi.
  • Esprint: Mikel Zabalegi, Ainhoa Unanue

Arriaran, martxoak 17

  • Trail: Martin Diez, Vanessa Pelaez.
  • Esprint: Iñaki Arriaran, Oihana Arratibel

Leharrei (Gabiria), apirilak 14

  • Trail: Iñaki Olano, Ainhoa Sanz

Sanson (Segura-Zerain), mai.5

  • Trail: Julen Larruzea, Ainhoa Sanz
  • Esprint: Unai Santamaria, Maria Zorroza

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>