Belokiko gurutzea, 1933an

Zumarragako Beloki mendiko gurutzea 1926an jarri zuten, aurrez tximista batek jotako egurrezko gurutzea ordezkatzeko. / Indalezio Ojanguren

Zumarragako Beloki mendiko gurutzea 1926an jarri zuten, aurrez tximista batek jotako egurrezkoa ordezkatzeko. / Indalezio Ojanguren

Igande honetan, hilak 9, Belokiko gurutzearen festa ospatuko da. Egungo gurutzearen aurretik egurrezko gurutze bat zegoen, baina tximista batek bota zuen. Gurrutxagako Luis Agirrebengoak, Soraiz auzoko gainontzeko baserritarren laguntzaz, diru bilketa abian jarri zuen gurutze berria egiteko. Luzio Idigorasen tailerrean egin zuten. Bidea gurutzea baino estuagoa zen eta zabaltzeko lehergailua erabili zuten. Eztanda batek Agirrebengoa itsu utzi zuen eta ez zuen gurutzea bere tokian ikusi. 1926an inauguratu zuen. Argazkia, berriz, 1933koa da. Indalezio Ojanguren argazkilari eibartarrak atera zuen. Euskal Herria osoa zeharkatu zuen bere kamerarekin eta Belokira ere heldu zen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>