Igartzako festak, indartsu

Takolo eta Pololo pailazoak ariko dira gaur, ostirala. / Katrin Lizarralde

Takolo eta Pololo pailazoak ariko dira gaur, ostirala. / Katrin Lizarralde

Auzoetako jaien hilabetea izaten da iraila Beasainen. Usurbekoen ondotik datoz Igartza-Loinatz auzokoak, eta ondoren etorriko dira Arana-Bideluzekoak. Gaur, hilaren 7a, 17:30ean, danbatekoaren ondoren, buruhandiak irtengo dira haurren gozamenerako. Jarraian, 18:30-ean, Loinatz futbol zelaiaren ondoko aparkalekuan ikuskizun berezia eskainiko dute okasiorako elkartu diren Takolo eta Pololo pailazoek; lehenengo ikuskizuna eskainiko dute bi pailazoek elkarrekin.  Ondoren, 19:15ean, IX. Ardo dastaketa egingo dute.

Gaua ere indartsua izango da, Zesura, Mammut&The Palmeras Stuck eta Deus Ez taldeen kontzertuarekin. Gaztetxean azkenik, 22:30ean, Zurrunka antzerki taldeak Ac Nun. Un cipres en un desierto lana aurkeztuko du.

Duatloia eta dantza

Biharko eguna, gaztetxoen duatloiarekin hasiko da, 11:00etan. 2003 eta 2015 urte bitartean jaiotako haurrek har dezakete parte. 10:30ean irekiko da izena emateko epea. Eguerdi partean, berriz, 12:30ean hasita, Igartzako Dantzarien eguna ospatuko da Igartza Monumentu Multzoan. Eguerdiko poteoa, batukadak eta apar festak alaituko dute.

Arratsaldean txapelketen  eta erromerien txanda izango da: 16:00etan mus txapelketa eta 16:45ean patata tortilla lehiaketa; eta 17:00etan erromeria Aiko taldearekin Igartzan  eta  18:00etan, mezaren ondoren, Loinazko ermitan.  19:00etan, kontzertuak hasiko dira gaztetxean eta 21:30ean, auzo afaria egingo dute mozorroturik. Hippie auzoa da aurtengo gaia. Karaokearekin eta DJ festarekin amaituko da larunbata.

Omenaldia herri kiroletan

Azkeneko eguna ere indartsu dator. 11:00etan puzgarriak, 12:30ean Laguntasuna Errondaila eta 14:15ean paella erraldoiarekin herri bazkaria izango dute. Bazkalondoren, 17:00etan, txapel jaurtiketak eta txingak, eta 18:00etan buruhandiak izango dira.

19:00etan, azkenik, Iñaki Mujikaren eta Imanol Caminoren omenezko herri kirol saio izango da. Azurmendi eta Arrospide ariko dira aizkoran, eta Goenatxo eta Guzta harri jasotzen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>