«Herria partaidetzaz eraikitzeko lanean jarraituko nuke Itsasoko alkate banintz»

Aizpea_Lasa_diseinatzaile_Marka diseinatzailea da Aizpea Lasa Muxika (Itsaso, 1993), eta jasangarritasuna du ardatz lanerako. Diseinu ikasketak Leioan, Oslon eta Bartzelonan egin ondoren, Alacanteko diseinu grafiko jasangarriko estudio batean ibili da lanean. Gaur, Aizu Aiz diseinu estudioa sortu eta negozio zein produktuen markak eta webguneak diseinatzen ditu inguruko hainbat elkarte, ekoizle eta erakunde publikorentzat. Ingurune eta pertsonekiko konpromiso etikoz burutzen du proiektu bakoitza eta diseinua ere jasangarria izatearen garrantziaz jabetu behar dugula azpimarratzen du.

Non ikus daitezke zure diseinu lanak?
www.aizuaiz.eus webgunean.

Zaletasun bat.
Dantza, mendia, bidaiatzea.

Euskal dantza bat.
Plazako dantzak.

Pelikula bat.
Handia, Itsason grabatutako eszenak gertutik bizitzeko aukera izan nuelako.

Liburu bat.
El guardian invisible, Dolores Redondorena.

Musika talde edo musikari bat.
Izaro.

Abesti bat.
Maldita dulzura, Vetusta Morla taldearena.

Oporretarako leku bat.
Oraindik iritsi ez naizen edozein txoko.

Janari eta edari bana.
Garaian garaikoa jateko, eta edateko,  artisau garagardoa lagunartean.

Amets bat.
Bizitzako aspektu guztietan bizipozez aritzea.

Zerk sortzen dizu irribarrea?
Ingurukoen irribarreak.

Goierriko txoko bat.
Etxetik Kizkitzarako joan-etorria.

Herriko alkate bazina…
Herria partaidetzaz eraiki dadin lanean jarraituko nuke.

Itsason biziko ez bazina…
Erraztasuna dut bizitoki berrietara egokitzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>