GOIBERRI-k 300 zenbaki

azalak

GoiBerri astekariak 2012ko urtarrilaren 31n ikusi zuen argia, aurrenekoz. Ia zazpi urteko ibilbidean, ehunka erreportaje eta elkarrizketa argitaratu ditu.

Euskarazko prentsak ia hiru hamarkadako ibilbidea egin du Goierrin. 1989ko azaroan ikusi zuen argia Goierritarra aldizkariaren aurreneko zenbakiak.  Makina bat herri aldizkari sortu ziren ondoren. Urretxu eta Zumarragako Otamotz izan zen horietako bat, 1994an. Biek ere, bakoitzak bere eremuan, erreferente izatea lortu zuten hainbat urtez. Indarrak batzeko garaia iritsi zen, ordea, eta bi aldizkari horien baturatik sortu zen GoiBerri astekaria.

Goierriko Hedabideek 2011. urtean hasi zuten bi aldizkariak batu eta astekari bat sortzeko proiektua. 2012ko otsailean argitaratu zen GoiBerri izeneko aldizkari berriaren lehen zenbakia. Jon Maia bertsolari eta Gazta zati bat dokumentalaren zuzendaria izan zen aurreneko aldizkari haren azala bete zuena. Geroztik makina bat erreportaje eta elkarrizketa argitaratu ditu aldizkariak, 300. zenbakiraino iritsi arte.

Aldizkari honetako orrialdeetan iragarri zuten Gure Esku Dagoko kideek, Goierrin erabakitzeko eskubidearen inguruko galdeketa egingo zutela. Anjel Arrospide aizkolariak bere erretiroa iragarri zuen. Iker Irribarriak profesionaletan debuta egin aurreko sentsazioak kontatu zituen. Ibaiondo adin txikikoen zentroa eta Lazkaoko beneditarren artxiboa barrutik ezagutu genituen. Tourrean etapa bat irabazi duten bi goierritarrak, Joxe Nazabal eta Jon Izagirre ere elkartu zituen aldizkariak. Eta German Urteagak eta Ibane Imazek transexualitatearen inguruko lehen elkarrizketak bertan egin zituzten.

‘GoiBerri’ berritzera

Euskarazko prentsak  bere burua berritzen eta berrasmatzen jakin du urte horietan guztietan. GoiBerri-k ere zazpi urte beteko ditu otsailean, eta berrikuntza garaia dator. Goierriko Hedabideek 2017 eta 2018 urteen artean egindako gogoetan behar hori ikusten zen, eta laster emango zaio bide nahi horri. GoiBerri mamiz eta azalez berrituta etorriko da udaberrian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>