Ohitura Zaharren Eguna Ataunen

Ataungo_Ohitura_Zaharren_EIgande honetan Ohitura Zaharren Eguna ospatuko dute Ataungo San Martin auzoan. Aurtengo gaia ura izango da eta Don Juan Arin apaiz eta ikerlaria gogoratuko dute, herriaren alde egindako lan handia eskertzeko.

Igandean Ohitura Zaharren Eguna ospatuko dute Ataunen. Aurtengo gaia ura izango da eta ekitaldian Don Juan Arin herriko apaiz eta ikerlaria oroituko dute, herriaren alde egindako lan handia eskertzeko. Festa goizean izango da eta ondoren bazkaria egingo dute Bittor jatetxean.

Jentilbaratza  kultur elkartearen 5. Ohitura Zaharren Eguna 11:00etatik 14:00etara egingo da, San Martin auzoko plazan. Ganadu erakusketa, baserrietako produktuak, sendabelarrak, eztia, talogileak, haurrentzako jolasak, auto zaharrak… egongo dira.

Horretaz gain, hainbat herritarrek eskulanak egingo dituzte: tailak, kakorratz-lanak, saskiak… Musika ere ez da faltako, noski: txistulariak, trikitilariak, bertsolariak, kantu poteoa eta garai bateko erromeria egongo dira, besteak beste. Haurrak ez dira aspertuko, beraientzat jolasak antolatu baitituzte.

Horretaz guztiaz gain, sukalde zahar bat egongo da ikusgai. Eta dastaketa oso berezi bat egongo da. Oraingo honetan ez dute ardoa edo sagardoa dastatuko, Ataungo iturri ezberdinetako urak baizik. Ataunen iturri asko daude eta beraien erreplikak jarriko dituzte. Tartean, bainuetxea zegoen tokikoa.

Hainbat herritarrek belar sortak kablez nola garraiatzen zuten erakutsiko dute eta antzerki saio bat egingo dute Don Juan Arinen bizitza eta ekarpena ezagutzera emateko. Izan ere, Atauni buruz dagoen informazio gehiena gizon honek jaso zuen.

Bukatzeko, 15:00etan bazkaria egingo dute Bittor jatetxean. Txartelak salgai daude jada. Ataundarrei lehengo erara jantzita jantzita ateratzeko eskatu diete.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>