Igandean itzaliko dute txondorra

Txondorra_Zegaman
Urriaren 13az geroztik Zegamako Anduetza parketxearen ingurumarian piztuta dagoen txondorra itzaltzeko jaialdia egingo dute datorren igandean, azaroaren 11n. Goizari ekiteko, bisita gidatuak egingo dituzte txondorrera (10:30ean eta 11:30ean), eta 12:45ean kalejiran igoko dira zegamarrak ingurura. Proiektuan parte hartu duten lagunen arteko hitz aspertuaren ondoren, txondorra itzali eta ikatza aterako dute 13:30ak aldera. Aratz-Aizkorri natur parkean garrantzi handia izan zuen ikazkinaren ogibidea gaur egunera ekarri dute jarduera honekin, txondorra egiteko prozesua hasieratik bukaerara erakutsiz. Joxe Ramon Agirre Marron ataundarra arduratu da azken asteotan txondorra eraiki eta zaintzeaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>