«Gurasoek gure bidea euskaratik hartu behar genuela erabaki zuten»

Igor_Serrano__IdiazabalAitona eta amona Cacereskoak zituen Igor Serranok (Idiazabal, 1975), eta  aitak 5 urte zituela etorri ziren Olaberrira. Ama Zumarragan jaioa du, baina aitona Segoviakoa zen; amona, zumarragarra. Gurasoek euskaraz ez zekiten, «baina guk, semeok, gure bidea euskaratik hartu behar genuela erabaki zuten». Hala, Igor Serranok kalean eta eskolan beti euskaraz jardun du, eta semearekin ere euskaraz egiten du. CAFeko langilea da, eta futbol entrenatzailea izan da urte askoan. Gaur, Tolosa futbol elkarteko kirol zuzendaria da, baina noizean behin txandala jantzi eta futbol zelaian laguntzen du.

Zein da zure rola Euskaraldian?
Ahobizi izango naiz.

Zergatik?
Euskararen alde nagoelako eta gure kulturaren eta hizkuntzaren alde borrokatu behar dugula uste dudalako.

Futbol talde bat.
Reala.

Zaletasun bat.
Musika. Hainbat taldetan ibili naiz abesten, eta herriko txistularien alardean ere abesten dut. Gitarra eta bateria ere baditut etxean…

Pelikula bat.
Gladiator.

Musikari eta abesti bana.
Dire Straits eta bere Sultans of swing.

Oporretarako leku bat.
Conil, Cadizen.

Janari bat.
Txerri saihetsa letxuga eta tipularekin.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Benetako besarkada bat.

Amets bat.
Semeaz ahalik eta gehien disfrutatu ahal izatea.

Goierriko txoko bat.
Atxurbide.

Herriko alkate bazina…
Ez dut uste inoiz alkate izango naizenik, baina denen gustura lan egiten saiatuko nintzateke.

Idiazabalen biziko ez bazina…
Ez dut sekula pentsatu Idiazabaldik joango naizenik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>