Jarrera aldatzeko aldia

ahobizi-belarriprest
Hizkuntza ohiturak astindu eta eguneroko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa bat da Euskaraldia. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra, 11 egunez, ‘Ahobizi’ eta ‘Belarriprest’ rolak hartuko dituzte partaide guztiek.

‘Ahobizi’

ahobiziAhobizi izatea erabaki dutenek, 11 egunez euskaraz egingo diete ulertzen duten guztiei. Ezezagunei, berriz, lehen hitzak euskaraz egingo dizkiete, eta ulertzen badute, hurrengoak ere bai.

  • Ohitura aldaketa. Posible da ohitura aldatzea. Taldekako ariketa da, ez bakarkakoa.
  • Ikurra eta hitza. Norberaren hautua erakutsi, 11 egunez txapa agerian eramanez eta lehen hitza beti euskaraz eginez.
  • Ekin euskarari. Aztertu norekin eta zertarako erabiltzen duzun euskara. Zabaldu ate berriak euskarari.
  • Zailtasunen aurrean ez etsi, eutsi. Helburua lortu edo ez, saiatzea merezi du.
  • Baztertu aurreiritziak. Aztertu nola gainditu. Euskara ezustekoz beteta dago.
  • Erabakia azaldu. Ingurukoek norberaren erabakiaren berri izatea lagungarria da.
  • Ariketa adostu. Hurbilekoekin hasi, eta puskatu inertziak.
  • Elkarrizketa elebidunetan euskaraz. Desoreka egoeretan euskara nagusitzea posible da.

‘Belarriprest’

belarriprestBelarriprest izatea erabaki dutenek, 11 egunez euskaraz egiteko eskatuko diete euskal hiztun guztiei, eta haiek ere hala egingo dute nahi bestetan. Portaera horrek euskararen ateak zabalduko dizkie, denen artean euskararen erabilera handituz.

  • Ohitura aldaketa. Posible da ohitura aldatzea. Taldekako ariketa da, ez bakarkakoa.
  • Ikurra eta hitza. Norberaren hautua erakutsi, 11 egunez txapa agerian eramanez eta lehen hitza beti euskaraz egitera animatuz.
  • Ekin euskarari. Aztertu nork eta zertarako erabiltzen duen euskara zurekin. Proposatu bide berriak zabaltzea euskarari.
  • Zailtasunen aurrean ez etsi. Gonbidatu solaskideak euskaraz egitera. Merezi du.
  • ‘Belarriprest’ jokaera aktiboa da. Adierazi solaskideei euskara jaso nahi duzula, eta zuk ere nahi beste erabili.
  • Eskatu euskara. Euskaldunei eskatu zuri euskaraz egiteko.
  • Norberarena da euskararik onena. Praktikatu euskara ahal eta nahi duzun guztietan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>