«Euskaraldian eta urteko egun denetan ‘Ahobizi’ izango naiz»

Aloña Etxaniz zumarragarra da jaiotzez, baina Ezkion bizi dela zortzi urte dira jada. Zumarragako La Salle-Legazpi ikastetxeko jangelan lan egiten du eta Euskaraldian Ahobizi rola hartuko du. «Ezkioko udaletxetik deitu zidaten esanez egoki ikusten zutela Euskaraldiko bileretan parte hartzea, aurretik euskararen aldeko ekintzetan parte hartu izan dudalako eta Irrintzi dantza taldeko kidea ere urte luzez izan naizelako. Baiezkoa eman nuen bi aldiz pentsatu gabe».

Euskaraldia garrantzitsua dela dio, hala ere: «Nik neure  bizitza euskaraz egiten dut oso-osorik kasik. Ahobizia naiz egunero, ez bakarrik Euskaraldian». Euskarari  bultzada emateko beste era bat dela erantsi du, «denak gutxi dira». Herri handietan, Zumarraga kasu, «adin batetik aurrerakoen ahotan euskara gutxi entzuten da eta pena da».

Ahobizi bezala «euskaraz hitz egiteko prest» dago eta entzuteko ere bai. «Nahiago nuke euskaraz entzun, nahiz eta hitz egiten duenak erabat ondo ez egin». La Salleko jangelan lan egiten duela-eta, «euskaraz egiten» du, baina adierazi du  «han» badagoela  zer egina hizkuntzari dagokionez. «Euskaraldian eta urteko egun guztietan  Ahobizi izango naiz».

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>