Batasunean dago gazte mugimenduaren indarra

Urrian Legazpiko Gaztetxean egindako auzolanean parte hartu zuen gazte taldea.

Urrian Legazpiko Gaztetxean egindako auzolanean parte hartu zuen gazte taldea.

Beasaingo Gaztetxea Gipuzkoako gaztetxeen topaleku izan zen pasa den martxoan. Topaketaren prestaketa lanetan, Goierri eskualdeko beste Ggaztetxe edota gazte asanbladetako kideek ere lagundu zuten. Aurretik ere, konturatuta zeuden herri desberdinetako gazte mugimenduek bat egiteagauza oso positiboa izan zitekeela.

Topaketa hartan, eskualde mailako balorazio bilera bat antolatu zuten, elkarlanari jarraipena nola eman gaia jorratzeko. Hori horrela, Goierriko gazte asanblada sortu zuten eta udaz geroztik, egitarau bateratua egin dute hilabetero. Hori izan da elkarrekin egin duten lehenengo urratsa. Horrela, eskualdeko gaztetxeetan antolatutako ekintzen inguruko informazioa batera ari dira aurkezten.

«Egunekotasunean, antzekoak dira gu guztion interesak eta kezkak», adierazi dute Goierriko Gazte Asanbladako ordezkariek, eta hori da, «elkartzearen ardatzetako bat». Orain arte, «ez zegoen elkarlanik, harremana egon bazegoen, baina maila pertsonalean. Hemendik aurrera hori desberdina izango da ordea».

Une honetan, Goierriko Gazte Asanblada guztiak ez badaude ere, Ordizia, Legazpi, Beasain, Zaldibia, Ormaiztegi eta Urretxu-Zumarraga. Asmoa, falta diren herrietako gazte asanbladek ere bat egitea da.

Auzolana helburu

Goierriko Gazte Asanbladaren helburu nagusia, «Goierriko gazteen artean «harremanak sortu eta elkarlanean» aritzea,  «batasunean baitago indarra». Batasunaren indarra aprobetxatuz, Goierriko Gaztetxeak hobetzeko auzolana egingo dute hilabetean behin. Urrian, Legazpiko gaztetxean 30 bat lagun elkartu ziren eta behar-beharrezkoak ziren hainbat berrikuntza lan egin zituzten.

Hilabete hontan berriz, Ordiziako Gaztetxearen txanda izango da. Asteburu honetarako bestelako ekintza batzuk antolatu dituzte.

Egitaraua

Goierriko Gazte Asanbladak ondorengo ekintzak antolatu ditu hilabete bukaerarako.

  • Azaroak 24. Goierriko hilabeteko auzolana, Ordiziako Gaztetxean, 11:00etan. Hezurre fest. Coilbox, Real Deal, No Rights, Meltdown, Knives eta Fears Away taldeen kontzertuak, Urretxuko Gaztelekuan, 17:00etan hasita.
  • Azaroak 25. Genero indarkeriaren aurkako kontzentrazioa. Genero indarkeriaren aurrean, zaintza harremanak eraiki lemapean, Ordiziako Plaza Nagusian, 19:00etatik aurrera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>