«Irribarre errazekoa naiz, malko errazekoa naizen bezala»

Goikoetxea-Gurutz-1Gurutz Goikoetxea (Segura, 1965) Iragana, lahar eta larrosa, antzezlanean ari da. Hasieran helburu didaktikoa bazuen ere, «oroitzapen gogor haiek berritzeak edadekoen artean malkoa erraz sortu» dituela dio. Oholtzan adinez eta izatez oso anitza den taldea aritzea «oso aberasgarria» dela uste du.  Txoritegi elkarteko kidea eta ehiztaria ere bada. «Usotan ahalegintzen naiz. Oilagorretan ere ibiltzen nintzen, baina urte guztian zakurrak ondo zaintzerik ez, eta utzi egin nuen».

Zer moduz doa aurtengo ehiza denboraldia?
Desastre! Uso asko pasa da, baina hemen kale. Pentsa, azaroaren 17an bota dut lehenengoa!

Zer zaletasun dituzu?
Mendia, eskia, ehiza, perretxikoak, bizikleta, korrika…. Gehiegitxo zahartzen ari denarentzat.

Janari bat.
Elkartean ti-ta prestatzen den edozein.

Edari bat.
Alkoholik gabeko garagardoa eta ura.

Pelikula bat.
Dersu Uzala.

Liburu bat.
El nombre de la rosa.

Musika talde edo abeslari bat.
Pearl Jam, Pink Floid, Dire Straits, Metallica…

Abesti bat.
Nothing Else Matters, Metallicarena.

Oporretarako leku bat.
Gustuko jendearekin edozein.

Zerk sortzen dizu irribarrea?
Irribarre errazekoa naiz, malko errazekoa naizen bezala.

Goierriko txoko bat.
Gehiegi bat esateko.

Herriko alkate bazina…
Zortzi urtez zinegotzi izandakoa naiz eta orain ideia berriak behar dira. Guk gehiegitan «beti horrela egin izan da» esateko joera dugu zahartu ahala. Eman lekua gazteei!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>