«Berdin zait zein mendi igo, bertan ibiltzearekin konforme naiz»

Iker_San_Sebastian copiaMendizalea da Iker San Sebastian (Lazkao, 1973), eta gaur egun Amalur mendi elkarteko ardura darama. Egun hauetan lanpetuta dabil, federatu txartelak berritzeko garaia baita.  «Amalur elkartearen bidez 200 federatu inguru ditugu Lazkaon».

Zer da mendia zuretzat?
Ondo sentitzen naizen tokia.

Zein da zure mendi kuttuna?
Izaba inguruan dagoen Ezkaurre mendia.

Igotakoen artean ederrena?
Zaila da bat esatea… Balaitus…

Igotzea amesten duzuna?
Berdin izango litzaidake zein mendi igo, bertan ibiltzearekin konforme naiz.

Ze zaletasun dituzu?
Lagun artean eskalatzea, eskiatzea…

Janari bat.
Entsalada eder bat.

Edari bat.
Sagardoa.

Liburu bat.
Juanjo San Sebastianen Cita con la cumbre.

Musika talde bat.
R.E.M.

Abesti bat.
Man On The Moon diskoko edozein abesti.

Oporretarako leku bat.
Pirinioak.

Amets bat.
Gizartea beste norabide batzuk hartuta ikustea.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Aitaren urtebetetze egunean, neroni opari izatearena.

Goierriko txoko bat.
Segura eta Zegama artean dagoen Kortaberri auzoa.

Lazkaon biziko ez bazina…
Lazkaotik gertu bizitzen saiatuko nintzateke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>